Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko perretxiko lekuak

Eibarko perretxiko lekuak <p>Perretxikotara nora joaten zen. "Lehen famosua zan San Romango pagadixa, danak haraxe; beti emoten. Oin ez dau emoten, kanbixau egin da, pi&ntilde;uak be tartian....trukauta dago". Basoak asko aldatu dira.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Perretxikotara nora joaten zen. "Lehen famosua zan San Romango pagadixa, danak haraxe; beti emoten. Oin ez dau emoten, kanbixau egin da, piñuak be tartian....trukauta dago". Basoak asko aldatu dira.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta bestela, holan, ze pagadi edo ze inguru ziran onak?
- Lehen famosua zan San Romango pagadixa! Famosua! Joe… Danak haraxe. Bai. Baiña beti emoten, e! Juaten ziñan eguardixan igual, bazkaixakin ta andriakin ta be juaten ziñan, ta “ra!ra!ra!…” [batera] bazkaldu ta emon bueltia ta bi-hiru dozena! Ta zeu bezela beste batzuk juaten zian ta harek be bi-hiru dozena! Beti emoten! Beti emoten! Oin ez dau emoten, oin ya kanbixatu ein dok hori. Piñuak be bai tartian ta… Ziharo trukauta, trukauta dago! Trukauta. Baiña lehenao… joe… aberatsa…? Haundirik sekula be ez. Holakotxiak, koskortxuak, “txuk! txuk! txuk!”, beti urtetzen. Beti urtetzen.
- Eta bestekaldian?
- Hamen? Bua! Hamen danian! Hamen lehen dana pagadixa zuan! Hamen Erdikozabalen ta hor danian, joe…! Perretxikua… Ez zuan juan bihar urrutira. Bertan!
- Erdikozabal esan dozu?
- Bai.
- Nun da hori?
- Hamendik… Ez jakixat hamendik ikusiko dan… Hortxe, deposittuan gainekaldian. Uran deposittua?
- Katalangua inguruan edo…?
- Ez, ez, harutzaokua! Gure kalian, gure kalia. Repetiziñua… repetidora-ta badaguaz ba han? Txontako repetidora? Haretxen gaiñekaldian. Haretxen gaiñekaldian [eguan] Erdikozabal. Erdikozabal ta Haitzbakar. Gero goraokua Haitzbakar. Hor bittartietan, hortxe perretxikuak.
- Haitzbakar?
¬- Haitzbakar.
- Ta han ze egoten zan?
- Perretxikua! Bueno…! Urritxa ta urdiña… gorao jun be ez! Zetako? Nahikua zan ta.
- Eta gero, orduan, urriñao…
- Buo…! Zetako?
- Osteitta ta…
- Osteittara asko juaten giñuan! Ene! Ointxe akordau destak! Osteittara asko! Baiña haxe tope, e! Tope haxe! Baiña [Osteittan] pagadixa… ikusgarrixa! Ikusgarrixa! Emoten eban harek perretxikua… Bufa! Azkena haxe zuan tope, e! Tope! Handik iñora be ez gehixao! Tope!
- Ze botatzen zeban harek? Ze perretxiko?
- Urritxa ta urdiña. Asko, baiña asko! Jo! Pagadi edarra! Edarra pagadixa! Joe, edarra! Edarra! Pagadi haundixa, baiña perretxikurako ondo, oso ondo!
- Oseake, gehixao joten zenduen zuek harutz…
- Ba, hona. Oin, aittakin juten nitzanian, beti Karakatera. Jeneralian, Karakatera […]. Jente gutxiao hara, urruti… Orduan ez euan pistarik eta… [orduan…].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia