Eibar (Gipuzkoa)

Intxaur-arbolak ekartzen zituzten, eskopeten kaxak egiteko

Intxaur-arbolak ekartzen zituzten, eskopeten kaxak egiteko <p>Berak "Victor Sarasqueta" lantegia eraikita ezagutu zuen. Eskopeten kaxak egiteko arbolak Bittorrek berak ekartzen omen zituen. Gero, zerra handian moztu eta urteetan gordetzen zuen egurra. Prozesua nola izaten zen. Behin aitaren bila joan zen Ladislao eta gizon mordoa zeuden kaxari begira, betak aurkitu nahian.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-272-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Berak "Victor Sarasqueta" lantegia eraikita ezagutu zuen. Eskopeten kaxak egiteko arbolak Bittorrek berak ekartzen omen zituen. Gero, zerra handian moztu eta urteetan gordetzen zuen egurra. Prozesua nola izaten zen. Behin aitaren bila joan zen Ladislao eta gizon mordoa zeuden kaxari begira, betak aurkitu nahian.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta hau, Bittor Sarasketan fabrikia, noiz fundau zeben? Lehelengo basarrixan hasi zan biharrian? edo zelan izan zan basarrittik hain taillar haundixa…?
- Nik taillarra inda ikusi neban. Taillar ona zekan, e!
- Horreaittik.
- Arbolak be berak ekartzen zittuan. Arbolak. Nere aitta be juaten zan berakin.
- Garbiñe: Kaxak eitteko?
- Kaxak eitteko. Ekarri —zerria be bazekan, zerra haundixa, hau baiño haundixaua—, ekarri ta tronkua ebagi ta gero tajadak ein: “rast, rast, rast”. Ta gero, urtietan gorde.
- G.: Klaro, lehortzeko. Ondo lehortzeko, klaro.
- Ta gero kapritxoso bat danian, akabo!
- G.: Klaro, klaro.
- Haura, [zera, behin] bazkaittan, ta amak: “Aitta ez da etorri ta rarua da” ta “Hor egongo da taillarrian!”, ta “Kauen, juari!”. Atia itxitta, baiña bentanatik pasatzen nitzan ni zerian. Taillar guztia pasau ta “Ez daok, ba! Txakurrak daozen lekuan egongo dittuk zeozetan”. Han zeuazen hamar lagun inguru. Lau biharrian, baiña beste guztiak begira. Zera, eskopetian zera…
- G.: Bai, katxia.
- Kaxia, topatzen…
- G.: Onena.
- Zerak, erreixak, erreixak.
- G.: A! Bai, bai, betak, ezta?
- Betak. [Batak ikusi ta “hau ez” ta beste bat ta tronko batzutan ta “rrr…” hona, ta “ra-ra” ta]… Halakoren baten topau zeben. Baiña berandu etorri zan ta. Bitor Sarasketak esan [estan] “Zetara hator?”, “Aitta hamen daon…” ta “Esaixok amari hamen daola!”. Ostias, takarra!
- Ta nundik ekartzen zittuen arbolak?
- Enteratzen zian. Intxorrak topau ta ekarri. Erosi ta ekarri.
- Oseake intxaurra izan bihar zan.
- Ta gero honek zera zekan, makiñia ipinitzen etsan makiñan holan ta “rrrrrr” tajadia, tajadia, tajadia. Ta gero zerak ein, kulatak ein. Makiñia zeuan gero. Lehelengo ha zera eitten zan, limiakin forma guztia.
- G.: Bai, eskuz, bai.
- Gero etorri zian kopixadorak. Ta ipini hiru kopixadora ta “rrrrr”. Bai, ba, gero, ba… Hasi zan, taillar guztiak hasi zian ipintzen, ta gero ipini zeban [honek], e… zein da zerian […] zebana, Txontan? Zelan da bera? Harek danendako eitten zeban. Danak zertu.
- Ta egurra ze izan bihar zan, espeziala, orduan?
- Intxorra.
- G.: Klaro, ona.
- Ta gero, ba, betak. Ta horrek kapritxosuok, ba, batek ikusten zeban “He visto uno más bonito y no sé qué” ta zera ta… haxen billa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia