Txomin Martinez, maisuen artean maisu
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-269-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txomin Martinezen lantegia gorengo mailakoa zen. Hara sartzea unibertsitatera sartzea modukoa zen. Leziorik ez zuen ematen, ikusiaz ikasten zen. Eibartar peto-petoa zen, dotorea eta gizon fina.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Serafin Basauri Arteaga - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2001(e)ko otsailaren 20a
- Iraupena: 0:04:30
- Erref: AB-269/009
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Grabatua , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Orduan, taillar inportantienak edo, damaskinauanak eta, zeintzuk ziran Eibarren gerra ostian, zu hasi ziñanian eta?
- Taillar ona, kalidadez, ha zuan, Txomiñena. Bai. Bestiak ya [zeozen] “segunda división”. Bai, “segunda y tercera”. Txomin zuan… Hara sartzia zuan ya “como entrar…— ez jakixat nik— en una… nivel de honor” edo…
- Serafin: Unibersidadian sartzia moduan edo, ezta? izango litzake haren…
- Ni lehenengotik hasi nitzuan Laureano Arrietakin. Hori dok, Aurreran fundiziñuan aurrian jeuan hori.
- S.: A Arrieta! Bai. Luis Arrietan-ta aitta…
- Luis Arrietan-ta aitta zuan hori.
- S.: Joierixa txiki bat jekan han. Bai. Horren seme bat Mejikon daok ezkonduta.
- Hori dok. Hori dok.
- S.: Zelan jekan harek izena…
- Ez nok gogoratzen.
- S. : Galarragan alaba batekin ezkondu zuan ha.
- A, bai, bai.
- S.: Bai, Mejikon bizi dok.
- Bai. Ta gero, ba, nere amak ein etsan berba Txomiñeri, ezaunak zittuazen ta… […], lana batera einda. Ta halaxe, berba ein etsan ta ni sartu nitzuan. Ta sartu nitzuanian Txomiñenera zuan ya… haixe, « la universidad ». Ya Txomiñen ikaslia izatia zuan…
- S. : Eta… Txomiñen ikaslia. T harek leziño onak emoten [zeuazen] zelan ein… ?
- Bata bez! Ezebez!
- S.: Ezebez.
- Ezebez. Ni lanian, ta bera, holaxe, albuan egoten zuan. Ta juaten nitzanian ikustera, laga eitten etsan […] biharra, ta hasten zuan, berbetan hasten zuan.
- S.: A bai ? Eta berbetan, zetaz?
- Bueno…! Edozer gauza!
- S.: Edozer gauza. Baiña biharra zelan ein bihar dan ta…
- Ezebez, ezebez. Baiña ikustia nahikua zuan.
- S.: Ikustia nahikua?
- Bai, lantzian behin ta, ez dakik? Biharra eitten ta berari begiratu ta… Gero juaten zuan, zigarro bat erretzera juaten zuan, ta haxe, jaikitzen nitzuan ta haxe ikusi zelan eitten diharduan.
- S.: Ya, ya, ya… Orduan, maixua… leziñorik emon ez, harek eiñaz erakutsi. E?
- Bai, bai.
- S.: Eskuekin eindako lana, ba, haxe. Ahoz ezebez.
- Nik ez najuan sekula ikusi lanian! Ikusi bai, baiña eskuakin ez najuan ikusten [postura…] ta eskua harixakin […] ta ez jakuan ikusten.
- S.: Ta gero, juaten bahitzan ondora, orduan laga eitten juan biharra. E?
- … hasten zuan, “¿Qué tal el otro día y tal y cual…?” ta “Kauen la letxe…!”. Ta juaten zanian bera, orduaintxe juaten nitzuan ni ikustera zelan zoian.
- S.: Orduan, “átame” baiña punzoia, e?
- “Átame”.
- Bera zelakua zan pertsona moduan?
- Eibartarra! Oso-osokua.
- S.: Eibartar peto-petua izango zuan…
- Bai, elegantia zuan, e! Elegantia zuan!
- S.: Altua. “Txispas”en estilokua izango zuan… fiña…
- Fiña! Fiña! Ez zuan txikiterua-ta ez zuan, e! Fiña zuan, gizon fiña zuan!
- Semiak ez. Semiak… joe… […]. Seme nausixa, zera, beti jaten, beti restaurantetan, seme nausixa, Jose Luis.
- S.: Semia zeiñena, baiña?
- Txomiñena.
- S.: A! Txomiñen semia?
- Bai. “Kerido”kin ezkondutakua, “Kerido” modistiakin.
- S.: A! Orduan, hau mutillau…
- “Txispas”en aitta zuan anai gaztiena.
- S.: A! Ez zuan Txomin…
- Bai!
- S.: A bai?
- Hiru seme jeukazen! Hiru seme ta alaba bat… zekan Txomiñek. Ta seme gaztian semia dok hau, “Txispas”
- S.: A! Billobia dok hau orduan! Semian semia!
- Bai, semian semia.
- S.: A! Honen aittitta zuan orduan Txomin maixua!
- Aittita, bai. Bai. Ta beste bat zuan Boni Martinez, Boni. Ta gero ipini juen taillarra Imigas, sukaldiak eta beste eitten zittuena.
- S.: Boni be damaskinadoria zuan?
- Ez, ez, baiña ikasi juan grabaua […] ikasi juan ta Paulino ta bixak ipini juen taillarra gaztetan. Baiña bera hasi zuan gero taillarrakin ta beste ta… Baiña aitta fiña ta eurak… joe… edatalarixak eta… Boni ta hau, Juan Mari.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!