Eibar (Gipuzkoa)

Lehenengo kamioia Errastin U.S.-a

Lehenengo kamioia Errastin U.S.-a Lehelengo kamioia, Errastin U.S bat zen; 1914ko gerran Ameriketatik Europara ekarritako kamioietako bat. Gurpil trinkoak zituen eta zarata handia ateratzen zuten. Harrobitik harriak ekartzeko erabiltzen zuten. Harrobitik ekarritako harriak saskietan ipini, bizkarrean hartu eta obretara eramaten zituzten. Bertan, etxearen kanpoaldetik eskailera behin-behineko bat ipini, eta pisuak egin ahala harria igotzen zuten. Grabadoresetako tailerra egin zutenean, orduan ikusi zituzten lehenengo aldiz adreilu handiak. Gerotxoago, saskian eraman beharrian, polea batekin eta sokaz, harria edo adreilua jasotzen zuten. Poliki-poliki makinaria sartzen hasi zen: gurpil handi batekin... soka zilindro baten lotzen zen. Masa ere, palarekin eta arrasteluekin egiten zen, lurrean bueltaka-bueltaka. Baldeetan sartu eta gero polearekin, etxeetara igo.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-245-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehelengo kamioia, Errastin U.S bat zen; 1914ko gerran Ameriketatik Europara ekarritako kamioietako bat. Gurpil trinkoak zituen eta zarata handia ateratzen zuten. Harrobitik harriak ekartzeko erabiltzen zuten. Harrobitik ekarritako harriak saskietan ipini, bizkarrean hartu eta obretara eramaten zituzten. Bertan, etxearen kanpoaldetik eskailera behin-behineko bat ipini, eta pisuak egin ahala harria igotzen zuten. Grabadoresetako tailerra egin zutenean, orduan ikusi zituzten lehenengo aldiz adreilu handiak. Gerotxoago, saskian eraman beharrian, polea batekin eta sokaz, harria edo adreilua jasotzen zuten. Poliki-poliki makinaria sartzen hasi zen: gurpil handi batekin... soka zilindro baten lotzen zen. Masa ere, palarekin eta arrasteluekin egiten zen, lurrean bueltaka-bueltaka. Baldeetan sartu eta gero polearekin, etxeetara igo.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia