Txerri-hiltzea: txorizoak zelan egiten diren
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txorizoak zelan egiten zituzten. Txerriaren koipea ere urtu eta gorde egiten zen. Oliorik ez zen ia erabiltzen, koipea erabiltzen zen. Okela ere gatzetan ipintzen zuten, urte guztirako.
- Auzoa: Agiñaga
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2000(e)ko maiatzaren 10a
- Iraupena: 0:03:18
- Erref: AB-205/022
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ta gizonak ze eitten zeben bitten bittartian?
- Bueno, ba, gizonak hortik zihar! Harek beste zeozer, baiña… hortik harek libre! Eta gero, txorixuek be eitten zien. Bueno, hori biharrori gizonezkuek eitten eben. Txikitzen zanian, ba, gixarrak apartau eitten jakozen. Ta gixarrak txikittu, zertu, triturau… ta zerak, piparrak. Pipar-hautsa ez, e! Oin pipar-hautsakin be eitten dabe, baiña [… esango hori]… Pipar naturalak, ba, eukitzen genduzen hiru bat egunian edo beratzen ta gero, harek estutu ta harek kaldo sendo-sendo-sendua! Harek bai bazien txorixuek, ez oinguek! Eta zertutakuan, txorixuek… okelak txikittutakuan, pasautakuen zerian, ba, harek botatzen zian ta gatza, gure ama zanan kostunbria zan… Zelan zan…? Hamasei kiloko libra bat gatz! Uste dot… Bai, hori zan neurrixa. Kozinera ona zan, e, ama. Hori bota, ta hiru bat egunien egoten zien bueltak emon ta bueltak emon, hartu deixen, ezta? zera, gustua. Ta gero bete harek be. Hatzaparrakin bete ta lotu ta esegi ta… Ta harek ez, harek sukaldian ipintz… … ta beheko sutan, “ño!” erre hantxe ta ogibittartian hartu ta txarra ezin da izan!
- Ez, ezta?
- Ez, gozua!
- Ordukuak bai txorixuak!
- Txorixuak harek zien e! Urte guztien eukitzen genduzen! Gero siketutakuan ipiñi olixotan… urte danian egoten zien e! Baiña txorixuek harek zien e!
- Zelan gordetzen ziran gero, olixotan?
- Olixotan, guk olixotan gordetzen genduzen.
- Ta, zelan… ontzi haundi baten… edo…?
- Bai, bai, lurrezko ontzi batzuetan, bai. Ta, a! Ez dot esan, txarrixan koipiek be, ba, urtu eitten zien orduen, ta gorde. Ta koipiek… Orduan olixo gitxi gastatzen zan; koipia egoten zan, ta koipiakin! Ta ha koipia… harek estutzen zian, holan… trapu garbi baten estutu ta harek txitxarruak? Txitxarruak esaten jakuen… Harek urdai-erretakuak, ta gure aittak “Hau dok gauzia edarra izan!” Ta neri gustatzen jatan, e? garbi esanda. Neri gustau eitten jatan! Urdaixa zan, ezta? Ba, estutu danak ein ta ariñ-ariña! Dana aprobetxatzen zan, e! Ta ez zan alperrik galtzen… Kolesterolik bez orduan!
- Eta txarrixakin, okeliakin-ta, zer eitten zan, gatzetan ipiñi edo jan edo…?
- Gatzetan, gatzetan. Urte guztirako, e? Bai, bai. Esan dotsut, ba, “puestak” esaten jakozen zatixeri, ezta? Ta harek eitten zien, emon gatza, hiru egunien euki, buelta emon, barriro emon ta gero ipintzen jakozen harri bi, losa haundi batzuk, saka ta, ba, iguel hillebetien edo egoten zien han. Ta gero esegi eitten zien. Ta gero urte guztirako! Edo bera erreta jateko, edo babak eitteko edo… bueno, zuk bihar dozunerako, harek esegitta egoten zien ta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!