Eibar (Gipuzkoa)

Txerri-hiltzearen inguruko azalpenak

Txerri-hiltzearen inguruko azalpenak <p>Txerri hiltzea. Urtero-urtero Gabon inguruan hiltzen zuten txerria. Odolosteak nola egiten zituzten. Azalpen zehatzak.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerri hiltzea. Urtero-urtero Gabon inguruan hiltzen zuten txerria. Odolosteak nola egiten zituzten. Azalpen zehatzak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta hori ze eitten zan, urtero?
- Urtero-urtero eitten genduan bai. Gabon inguruan, jeneralmente, Gabon inguruan izeten zan. Eitten genduan ta… Badakizu, solomua ta saiheskixa ta…
- Hori! Lehelengo hil eta odola batu ta… ze gehixago eitten zan?
- Eitten zan… erre ule… zerak… erre eitten zan.
- Uliak?
- Bai. Iria ta lastazauak egoten zien orduan, garixen lastazauak, ta ipintzen zan ire mordo bat, erueten zan haraxe, ta lastazauekin dana zihetz erretzen zan. Ta gero, erretakuen, atzera ekartzen zan; ta gero kutxilluekin dana zihetz arraskatzen zan ur bero irakiñakin ta gelditzen zan holaxen, dana garbi-garbi-garbi einda. […] ondo jateko moduen, dana zuri-zuri einda. Gero egoten zan, zer bat, egur bat, holan… egur… zer bat, ta haintxe esegitzen zan txarrixa. Ta gurien kostunbria e(g)uen behintzet, lepohazurrien holan “rrrrrrrr” ebagi ta holan bi parte eitteko moduen. Eta gero, ba, barrun… Bueno, ez dot esan, baiña barrukuek etara bihar. Lehelengo, kanpotik datorrenien, barrukuek etara. Barrukuek izeten zien, ba, hestiek eta… Bueno! Barruko gauza danak, ezta? Solomo ta gibel ta horrek. Bueno, ba, [horrek eindakuen], ta gero, ba [beste… ] lehen esan dotena: txarrixari eusten egoten zien. Ta kostunbria e(g)uan, gibela, ekarri andrazkuei, ta gibela ipiñi. Ta gero, ba, gibela preparautakuen, ba, danok jan! Gibelori eitten genduan…
- Zelan preparatzen zan gibela?
- Gibela, ba, gibela eitten da onduen neretako gibela txehe-txehe eiñ, […] ta kipula mordo bat eiñ, olixua erreta, [hoztuta?] ipiñi ta bota haraxe ta bueltan-bueltan, ereiñ-ereiñ eiñ, ta ardau zurixa bota pixkat, eta gatza. Ta ha geratzen da, kipulia - kipulia esan dot ezta? - desaparezidu eitten da, ta geratzen da saltsia, ustez ogi-erreillaua [edo moduen] sendo-sendo-sendue. Edarra e! Ointxe be nik neuretako, neuk halaxe nahi izeten dot gibela. Ta halaxen. Jaten zan ta kriston zartainkadia! Ta ardaue eran, ta kontuek esan... ta bueno! Ta andrazkuek ez! Andrazkuek jan eitten genduen pixkat, baiña guk hestiek garbitzen eukitzen genduen biharra! Heste danak garbittu bihar…!
- Zaillena hori zan, gogorrena?
- Ba… zikiña behintzet! Ta gero odolostiak, odolostiak eittia. Ta odolostiak eitten zien, ba, odola ta hara zerak, gantzak esaten jakozenak, gantzak eta zerak apartau, txiki-txiki-txiki ein ta zartaiñan eitten zien… A! Ez dot esan, kipulie ta porrua, ta zerak, gantzak, eitten zien danak alkarrekin zertu, bigun-bigun-bigun eiñ, ondo egosi, ta gero odolari bota. Ta haxe izeten zan odolostia. Haxe zan odolostiori, bai. Ta gero, einddakuen, ba, bete! Hatzaparrakin, [ale!] danak “ras! ras! ras!”
- Biharra, e?
- Bai, biharra zan. Eindakuen, ba, lotu ta barriro beste galdara haundi bat ta egosi. Inportantia da ondo egostia, e! Hor… bertan, galdaran, bai. Ta errementau ez deixen, ba, beti zainttu, irakiñ ez deixen ta haintxe ño…! Ta… Ta, bueno, gero esegi ta…
- Hori andrazkuena zan…
- Bai, hori andrazkuena zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia