Eibar (Gipuzkoa)

Gerran parte hartzen zuten bi aldeekin hartu-emana

Gerran parte hartzen zuten bi aldeekin hartu-emana <p>Milizianoek behiak, oiloak, ardiak... eraman zizkieten. Euren behi bat Gernikan azaldu omen zen eta bueltan ekarri ahal izan zuten. Milizianoek alde egin ostean, reketeak etorri ziren. Aita eta Gorostiagako gizona bidea erakusteko eraman zituzten. Gogoan du garai hartan izeba bat ziza bila joan eta ziza pila bat ekarri zuela. Gerra sasoia beldurrez eta leihoetan koltxoiak jarrita pasa zuten.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Milizianoek behiak, oiloak, ardiak... eraman zizkieten. Euren behi bat Gernikan azaldu omen zen eta bueltan ekarri ahal izan zuten. Milizianoek alde egin ostean, reketeak etorri ziren. Aita eta Gorostiagako gizona bidea erakusteko eraman zituzten. Gogoan du garai hartan izeba bat ziza bila joan eta ziza pila bat ekarri zuela. Gerra sasoia beldurrez eta leihoetan koltxoiak jarrita pasa zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ta gero etorri zan azkena ta han milizianuek etxeko ein zien batzuk, e? Taluek jatera, ba, ta emoten jakuen talua ta esnia ta… batzui ta… gero hemendik jun bihar zanien, haxe zan egun txarra. Txarra gero e! Ba, etorri zien behixek eta oilluek eta danak hartuta aurrian eruatera.
- Milizianuak?
- Bai. Ta bertan, gaiñera, "Gernika" esaten gontsan… hilddakuengaittik ez dago ondo esatia, baiña... txarrixa! Eske bertan egondakuak eta txarrenak, zu! hartu ta soltau ta eruen, e! Eruen oskuen behi bat, ardixek eta oilluek… bueno! Harrapau zittuenak, garbi esanda, eruen zittuen. Eta gero, handik ez dakit zenbat denporara Gernikan azaldu zan ha behixe. Ta atzera ekarri zan ta… zertuta, fastidixauta e(g)uen baiña…bueno. Baiña ha izen zan eguna… ño! Ta gero, gure aitta zana ezkutau zan [jo-ta eurekin eruango ete daben], ta ezkutau zan horra beheko, ez dakit nongo, larrarte […] ta gabien etorri die reketiok! Bertan gabien. Ta, “Ene! Pobrecitas vosotras que no habéis comido en tanto tiempo”, zera , “pan blanco”, ez dakit zelako ta ogixa emoten guria be. Baiña eurek ez dakixela [bidia] zelan billau horra Iturretara jueteko ta derrigor aitta biher dabela. “Ene ba!” Aitta ezin topau, hor ziher ezkutauta zan ta. Jesus, Maria ta Jose! Harek zien estuasunek! Ekarri genduen behintzet ta eruen eben. Ha ta Gorostixako gizona eruan (z)ittuen bidia eraskustera. Ta gero, bixamon goixian, goixien ez, hamarrak edo hamaikak igual, ta falta! Ta “Ene ba!” Gure ama zana estutu zan. “Jesus, Maria ta Jose! Ein detsela zeozer ! Eiñ detsela!” Harek zien estuasun garauek zu! Ta bueno, azaldu zien. Ta gure tia zana […] nik ez dakit ba zelan zan… juen da zuzatara ta zestua, jakingozu, horrek, zestuak, zestua bete zuza ekarri zoskun! Bai ba, klaro, iñok hartu barik eta… Sekula ez dot ikusi halako zuza pillarik etxien! Betiko, gehixago… orduaintxe desaparezidu zian harek… Asieske, holakotxe ipuiñek gerratekuek! Enee! Ene, ene! Gerrateko ipuiñek… eskasak die e! Eskasak!
- Rekuerdo txarra dakazu, ezta?
- Rekuerdo txarra bai, baiña… bueno, pasau zien ta miñik… iñok ez (z)eban… ezebe ez jakon pasau iñori ta…
- Bai, nahiz eta tiruak eta egon …
- Bai, baiña… ez, ez, iñori ez jakon ezebe pasau.
- Ta hamentxe koltxoia e, orduan…
- Koltxoia, porsiakaso! Bertan euki genduan zazpi hillabetien. Bildurra emoten oskun! Ta zerak zainttu eitten [eban], ezta? Ba, laniek. Ta, bueno, holan pasau genduen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia