Gerran parte hartzen zuten bi aldeekin hartu-emana<p>Milizianoek behiak, oiloak, ardiak... eraman zizkieten. Euren behi bat Gernikan azaldu omen zen eta bueltan ekarri ahal izan zuten. Milizianoek alde egin ostean, reketeak etorri ziren. Aita eta Gorostiagako gizona bidea erakusteko eraman zituzten. Gogoan du garai hartan izeba bat ziza bila joan eta ziza pila bat ekarri zuela. Gerra sasoia beldurrez eta leihoetan koltxoiak jarrita pasa zuten.</p>