Errekara edo garbi-tokira hankak garbitzera
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-202-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arraindi kalean bainuetxea zegoen. Hara joaten zen jendea garbitzera, eta baita errekara ere. Ardantzako errekatxora edo garbi-tokira joaten ziren, hankak eta izterrak garbitzera.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 16a
- Iraupena: 0:00:34
- Erref: AB-202/023
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Orduan baiñuetxia be bai zeuan Eibarren, ezta?
- Bai, Arraindi kalian, Arraindi kalian euan.
- Hara juaten zan jentia garbitzera?
- Bai, jente asko. Jente asko.
- Felisa: Matsarira be bai.
- Errekara?
- F.: Errekara.
- Baiña errekara mutillak-eta juango zian, ez? Neskak ez…
- Geu be juaten giñan Errekatxura, Ardantzan.
- F.: Ezkutuan…
- Ta labaderora be bai, iñor ez baeuan labaderuan. Hankak eta iztarrak-eta garbitzera… Honbre! Ahal ebanak ahal eban lekura!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!