Eibar (Gipuzkoa)

Anbotora oinez; egiten zuten ibilbidea

Anbotora oinez; egiten zuten ibilbidea <p>Mendira zelan joaten ziren gogoratzen dute. Zaldibarreraino oinez eta han mendirako bidea hartu. Anbotora, Urkiolara... oinez. Buzoian txartelak laga eta beste mendizale batzuk lagatakoak batu. Bidean, &ldquo;Santu motzeko&rdquo; ermitan txanponak osten zituzten, etxetik eramandako bazkaria jan ostean, kafesnea hartzeko. Arratsaldean, Durangora oinez jaitsi, bi pieza dantza egin eta trenera. Etxera itzulitakoan, kafesnea zopekin jan, pixka bat garbitu, arropak aldatu eta Untzagara dantzara.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-202-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendira zelan joaten ziren gogoratzen dute. Zaldibarreraino oinez eta han mendirako bidea hartu. Anbotora, Urkiolara... oinez. Buzoian txartelak laga eta beste mendizale batzuk lagatakoak batu. Bidean, “Santu motzeko” ermitan txanponak osten zituzten, etxetik eramandako bazkaria jan ostean, kafesnea hartzeko. Arratsaldean, Durangora oinez jaitsi, bi pieza dantza egin eta trenera. Etxera itzulitakoan, kafesnea zopekin jan, pixka bat garbitu, arropak aldatu eta Untzagara dantzara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Zelan eitten zenduen?
- Hamendik goixian seiretan urten ta Zaldibarrera arte oiñaz. Zaldibarren ya hartzen genduan mendiko bidia ta euan ermittatxo bat “Santo-motz” esaten eben hareaittik. Lapurretan ein han! Bastoiari ipini galipota puntan ta rejetetatik sartu ta galipotera txakur haundixak orduan ta txikitak eta txakur haundixak eta… “Cinco céntimos y diez céntimos”. Sartu bastoia han ta txakur haundixari… “Bat”, berriro… “bi” ta kafiatesniak hainbeste balio dau ta hainbeste lagun garaz, hainbeste txakur haundi. Gero handik Anboto puntara; goixeko hamarretan Anboto puntan.
- Felisa: [....] behian, barrenian, ta [...].
- Eskribidu tarjetia, bota buzoian ta baeuan lehen tarjetaren bat hartu ta laga geuria. Ez baeuan ez genduan hartzen, ez daon lekutik ezin leike hartu. Gero handik Urkiolamendira oiñaz; Urkiolamendittik Urkiolara oiñaz. Eruaten genduan bazkarixa jan ta kafia hartzera gero iñon kontura, lapurretan eindako txakur haundixekin! Kafietesnia guk orduan, ta kafietesnia hartzera. Gero, Urkiolatik Durangora oiñaz. Durangon pieza bi dantzan ein arratsaldian ta trenera, zazpi t´erdietako trenera. Gero, llegau etxera, kafietesnia zopekin jan, katillu haundi bat bete, nata morduakin, ta kendu erropia, freskatu bat hartu... Orduan baiñerarik be ez ta dutxarik be ez ta… ahal zan moduan baldiakin garbittu ta musikara gabian dantzan eittera.
- F.: Ez! Urten ez gabian!
- Udan bai! Musikara!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia