Anbotora oinez; egiten zuten ibilbidea<p>Mendira zelan joaten ziren gogoratzen dute. Zaldibarreraino oinez eta han mendirako bidea hartu. Anbotora, Urkiolara... oinez. Buzoian txartelak laga eta beste mendizale batzuk lagatakoak batu. Bidean, “Santu motzeko” ermitan txanponak osten zituzten, etxetik eramandako bazkaria jan ostean, kafesnea hartzeko. Arratsaldean, Durangora oinez jaitsi, bi pieza dantza egin eta trenera. Etxera itzulitakoan, kafesnea zopekin jan, pixka bat garbitu, arropak aldatu eta Untzagara dantzara.</p>