Alcalá Zamora Errepublikako lehendakariari oparitutako pistola grabatua
Eibarko kultur ondarea
Hizlaria(k):
Larreategui Arizaga, Luciana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-199-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Grabatuan lan egin zuen urte askoan Luzianak. Alcalá Zamora-ri Eibarko Udalak erregalatu zion pistola Jacinto Olabe eta bien artean grabatu zuten (1931. urtean). [Luzianak udalaren erregalua zela dio; liburuetan "Agrupación Femeninak" egindako oparia zela agertzen da]. Pistola amaitzeko zeudela, Luzianaren ahizpa ezkondu behar zen. Bera zen amabitxia eta, hortaz, larunbat batean ez zen lanera joan. Ezkontzatik etxera itzuli zenean, Olaberen mezu bat zuen igande hartan lanera joan beharko zuela esanez. Igande hartan 10-12 ordu egin zituen lan, Jacinto Olabek gelditzeko esan zion arte.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko irailaren 17a
- Iraupena: 0:08:48
- Erref: AB-199/008
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!