Eibar (Gipuzkoa)

Atzerrian bizi ziren euskaldunen laguntza exiliatuei

Atzerrian bizi ziren euskaldunen laguntza exiliatuei Gregorita Olañetak egunkarian irakurri zuen Belgikara ume euskaldunak heldu behar zirela eta bere laguntza eskaini zuen. Eibarren oso emakume ezaguna zen.

Eibarko kultur ondarea

Tamaina:
Gregorita Olañetak egunkarian irakurri zuen Belgikara ume euskaldunak heldu behar zirela eta bere laguntza eskaini zuen. Eibarren oso emakume ezaguna zen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Kasualidadia, e? Alde egin Bilbotik ta hara heldu eta eibartako batek e...
- ...Eibarko bat billatzia han e....haundixa; ta gaiñera ondo e(g)uana ta laguntzeko gertu ze(g)uana beti...
- (Juanita Arrieta) Ho(r)ixe, ho(r)ixe inportantia.
- Bai...
- Gaiñera ez zenduen zuek bera billau, ezta?. Bera agertu zan...
- Bera agertu zan. Irakurri zeban periodikuan zela(n) ume euskaldunak alle(g)atzen zi(r)an; ta bera juan zan esatera pues: “Interprete bat nahi b(ad)ozue hemen na(g)o ni, nik badakitx euskeria ta”. Ta esan etsen, hantxe esan etsen: “ba, eibatar bat be etorri.(...)”; [Gregorita, Belgikan bizi arren] Eibarkua zala ta ba: “eibartar bat be hamentxe dator ba...!”. Ta orduantxe deitxu ta alkarrekin ezagueria egin.
- Ez zenduen alkar eza(g)utzen lehena(g)otik?
- Eza(g)utu nik bera bai!; famosiak zi(r)an Eibarren ta berak esan estan nere ahiztia asko eza(g)utzen ebala na(g)usixa(g)ua...
- (Juanita) Dolores...
- Bai...baiña nerekin ez zala hainbeste akordatzen.
- (Dolores Tolosa) Gregoritak?
- Gregoritak.
- Zuk esan ziñuan Dolores [Dolores Tolosari egindako galdera]... guapisimia zala ezta [Gregorita Olañeta]?
- Politxa! Politxe(n)etarikua ta sinpatikia, e?; beti barrez-barrez e(g)uana.
- Ta asko balio ebana zan gaiñera.
- E?
- Asko balio ebana.
- Bai ezta?. Ta haren lagun intimak Filo...
- Bai...
- Filo ta Eugenia Egia.
- Hiru zi(r)an bai.
- Bai, las tres.
- Las tres, las Tres Gracias.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia