Eibar (Gipuzkoa)

Exiliorako bidea: Belgika; bertakoen harrera

Exiliorako bidea: Belgika; bertakoen harrera Umeek ez zuten kontakturik etxekoekin. Belgikara joan zirenean, umeak etxeetan banatu zituzten. Bertako ikastetxeetara joaten ziren ikastera eta segituan flamenco ikasi zuten.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umeek ez zuten kontakturik etxekoekin. Belgikara joan zirenean, umeak etxeetan banatu zituzten. Bertako ikastetxeetara joaten ziren ikastera eta segituan flamenco ikasi zuten.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta umiak eta bazeken barririk gurasuak eta zelan zeren edo?
- Eze(r) be ez, eze(r) be ez... Nik be ez neban jakin, hillebete Franzian e(g)in nebana eze(r) be ez; periodikuetan ikusten genduana, “Bilbao bombardeao” ta hortik aurrera eze(r) be ez.
- Orduan umiak nahiko..., umientzat oso gogorra izango zan?
- Bai...Gero Belgikara juan zi(r)anian ya umiekin ez genduan lan haundirik esateko e(g)in; ze(g)aittik umiak eruan zittuen etxietara danak, ta etxe onetara, ta danak e(g)on zi(r)an han ikusgarri!...Belgikan egon zi(r)anak. Ta lehelengo esaten zeskuen bueno: “Emon bihar dozue egun bi astian doktriñia, ze(g)aittik komuniua e(g)itteko sasoian dare umiak eta gertau e(g)in bihar di(r)a”. Baiña hille bira edo, danak ekixen flamenko; zela danak (...) kolegixuetara, guk ez gentsen eureri entenditzen eta eurak be ez guri...
- (DoloresTolosa) El valón y el flamenco...
- Si, el francés y el flamenco, pero allí era flamenco, en Amberes era flamenco. Ta juan zi(r)an danak etxietara.
- Eta han hobeto e(g)on zi(r)an orduan umiak?
- Bai, danak ondo.
- Han be ez zeben jakingo...euren etxian...
- Bai, baiña gero bai, bai...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia