Eibar (Gipuzkoa)

Lagun giroa langile eta ugazaben artean; elkarrekin txikiteoan

Lagun giroa langile eta ugazaben artean; elkarrekin txikiteoan <p>Taberna giroa gerraostean. Abesteko zaletasun handia zegoen. Badet taberna, oso ezaguna. Ugazabak eta langileak, elkarrekin txikiteoan. Eibarko alkateak ere (Esteban Orbea; Javier Eguren; Juanito Egia; Antxon Iraolagoitia) beste guztiekin batera txikiteoan.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Taberna giroa gerraostean. Abesteko zaletasun handia zegoen. Badet taberna, oso ezaguna. Ugazabak eta langileak, elkarrekin txikiteoan. Eibarko alkateak ere (Esteban Orbea; Javier Eguren; Juanito Egia; Antxon Iraolagoitia) beste guztiekin batera txikiteoan.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Girua esan dozu? Edarra! Danak kantuan! Hor, zerian… Badetenian… “La escala” deitzen etsaun. Badetaneko taberniari? “La escala de Milán”. Han illuntzietan ta zapatuetan ta… grupuak, ondo kantatzen ebenak, ta gaizki kantatzen genduanak be bai. Aitzen dozu? Pixkat zertu, txikito mordo bat eran, ta jo-ta oillarren moduan gero danok han! Baiña ondo kantatzen ebenak gehixenak hara azaltzen zian, Badetenera, ta han kantau ta… Beste zer batzuetan be bai, e? Beste taberna batzuetan be bai. Bueno…! Eibarren? Eibarren hori zan… bueno…! Ta gero, ba, giro ona. Gauza bat euan geiñera ona, bai direktoria, bai ugezaba, bai enkargaua edo bihargiña txikiteuan alkarrekin danak. Ez euan zerik. Ni jefia nitzanian GAC-n, ba, katia, porejenplo, “cadena de montaje”, orduan lehelengua Eibarren ipini zana, GAC-ak ipini eban, ta nere egunian danak inbitatzen nittuan kafia hartzera zerera, Agiñaspiñera. Baiña euren eguna […] be, ixa egunero kafia hartzen Agiñaspiñian! Bueno, ni egunero juaten nitzan, porke nere kontura be, ba, gustatzen jatan… Neri bakarrik ez, Eibar guztiari! Ba, bazkalostian, “da!” taillarreruzkuan, kafiori ta zigarro-puruakin, fariasakin taillarrera! Joe…! Pufa…! Baiña gero biharrera, e! Ez gero jokuan eittera, e! Taillarrera juaten zanian, biharrera! Bai. Horrek, horrek danok… Bueno…! Ta hori sarrittan komentau da, ta eskribidu be bai iñok iñoix, Eibarren horixe egoten dala, sekula ez dala distinziñorik egon bai ugezaba, jefia, enkargaua, bihargiña, akabatzaillia edo ingeñierua… danak nahastauta! Alkatia be igual… Alkatia be txikiteuan zerekin… “¡Con el populacho!”.
- Francon sasoian be bai?
- Bai, bai! Esteban Orbea ta… gero, hau, Javier Eguren ta… txikiteuan, kuadrilliakin! Egon dia […] ezetz be… Hernando ta ba… pixkat zerauak edo… Justo Oria ta. Baiña… honek… Egia, Esteban Orbea, hau zerau… Juanito Egia, Antxon Iraolagoitia ta horrek beti kuadrilliakin ta zerakin. Ta hori izaten zan, kanpoko jentiandako-ta… joño! atenziñua deitzen eben. Ta ugezabak eta… Neri ugezabak, bueno…! Noraki zenbat denporan, nausixak, jerentiak, “director gerente”, Paco Anitua zan, eguardixetan urtetzeruzkuan zain egoten zan, nerekin etortzen zan barriketan. Bera hamen bizi zan Zuloagasen ta ni Dos de Mayuan… Alkarrekin berbetan. Iñoix esan be bai batzuek: “Pelota!” ta holan, pixkat broman. Bai. Nerekin… sarri etortzen jatan mahaira be bai, ta komentarixuak eta bestia ta… Horixe da gauza ederra! E? Zera eukitzia… hori amistadiori.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia