Soldadutzako kontuak; armaginei errespetua
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-164-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzako kontuak, armagintzarekin lotutakoak. Melillako gerra. Euskal herriko jende asko hil zuten bertan.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: AB-164/006
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Armagintza
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Orduan zuek, Eibartik juan ziñazienak, tratu hobia?
- Bai, bai. Guk arma asuntuan ikututakuan… Nahi izaten juen gu ridikuluan lagatzia be, hango tenientiak eta, eurak zekixenak fusillan izenak eta. Esan gura dot, fusillan… dakazen… desarmau, ezta, fusil guztia ta harek dakazen piezen izenak eta. Gitxik jakitzen jittuen. Han inguruetakuak iñok be ez. Ta baten neri: “¿Y usted de dónde es?” ta…, teniente bat zuan, ta… “Yo de Eibar”, “¿Armero?”, “Sí, armero”, “A ver, a ver, ¡Vamos a ver!”. Hauxe mahaixau lakoxe edo txikitxuaua izango zuan, fusilla dana pieza guztiak desmontauta, dana! “ A ver, a ver, a ver si me escoge usted ahí el percutor del fusil”, “Ahí tiene usted”, “A ver el disparador”, “Ahí va”, “A ver el cerrojo… o el seguro o…”, berari okurritzen jakozen gauzak, ezta? “Da!”. Hamar bat gauza-edo esandako moduan danak etaratzen najetsazen: “Da! Da!”. Dana nahi [zeban harek gizonarek eta!]. Ta “Umm… Usted, de Eibar, ¿eh?” , “Sí”, “Y entiende de armería… Sí, ya se nota ya, usted ya se nota. A algunos no pero a usted se le nota” esan estan. “Bueno, bueno… ¡Retírese!” Ta holaxen. Leku batzuetan exitua eukitzen genduan, zekiulako arma barri ta horretan horixe besterik ez jaok, fusila ta amatralladora ta tirua ta alkar hiltzia besterikan, ta horixe dok zera. Ta han be ondo urten genduan, ondo. Gero, berriz, esan dotena, batzuk hiltzera, Melillara gerrara, ta gu aittak-eta hortxe salbau giñuezen. Jan ta eran ondo, tabernan, ta lo ta dana, ta erregiak moduan bizi. Ondo [joten] dou guk geure kintako zeroi, denporiori.
- Orduan, ordaindu ezkero libre ta bestela Melillara?
- Bai, bai, Melillara. Orduan danak ez zittuan juango Melillara, baiña honenbestetik honenbestera edo, sorteora edo ez jakixat zelan eitten eben. Behintzat hara eruaten jittuen ta mordua hil be ein zittuan. Gerrara han, han ez jeuan berriketarik! Han egon zuan epoka bat gerria egon zana. Bertakuak sublebau ta jo ta di-da! ta...
- Eibarren ez zan egon manifestaziñorik-edo ez zan egon horren kontra? Jentia ez zan kejatzen?
- Orduan horren kontra ez euan halako organizaziñorik. Bai, jentia kejau bai hara juatia, baiña... Eurak baekixen hori, hangua, ta harek nahi juen handik bialtzia gu, españolena ez zuan izan be ta errezoia eken harek be ta. Ha geuk hartutako zer bat zuan. Ta geur be halan segitzen jok Marruekosek Españana. Baiña harek gu handik bialtzia nahi juen ta horrek beste geuza bat, han be gehittu ahal bazan, bestieri han be terrenuak ostu. Orduan jente ignorantia ta zera jeuan ba, ez oingo moduan, ta ahal bazan ostu bakarrik eitten genduan hamendik españolak eta honek. Ta gero harek gerria ta… Mordua hil jittuen, mordua, hamengua. Gu salbau giñuan holaxen ta akabo.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!