Antzerkiak Teatro Kruzetan
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-156-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzerkiak egiten zituzten Teatro Kruzetan, Astelena frontoian, etab. Agustin Zuloaga, Cleto Unzueta, Pakita Zabaleta... Antzerki taldekoak; "Eibar Club" izena zuten. Entseguak "Noche" tabernan egiten zituzten. Kanpotik ere antzerki-taldeak etortzen ziren. Felisak mutiko papera ere egin zuen behin edo behin.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko azaroaren 18a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: AB-156/017
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Felisa: Gero teatruak be eitten genduzen, Agustin Zuloaga, `Cielito´…
- Elkarrizketatzailea: Cleto Unzueta eta ez zan ibiltzen be bai?
- F: Cleto Unzueta, Agustin Zuloaga, Pepita…
- E: Mendiguren?
- F: Ez. Felisa Mendiguren bai, harek kantau eitten eban, gero aleman batekin ezkondu zan ta gazterik hil zan. Ta zera, Pakita Zabaleta, ta… zelan zan beste bat ee…
- Senidea: Horrek ziñazien "del cuadro artístico"?
- F: Bai, ta…
- E: Ta ze ziñazien?
- F: Eee "Eibar club". Ta ni txikixa, neska koskor txikixa nitzan ni. Ta Agustin Zuloaga lagun haundixa neban nik, hori `Cielito´ etara ebanori, ta esaten netsan: Agustin aber noiz teatruori, ta bai, abixauko estala ta papela gero emoten esten, liburua, estudixatzeko. Ta estudixatzen neban, ta ensaiuak eitten genduzen hor Untzagan, “Noche”nian, oin Untzaga zinia dagon zerian, hantxe lelengo pisuan. Orduan Martina Kareaga zan hango… Mercedes Kareagan-ta zera, tia zan hori, Martina. Ta hantxe ensaiuak eitten genduzen. Ta gero teatruak eitten genduzen, ein izan dou, zerian be bai, "Cine Cruceta"n be bai, Estaziño kalian. Gero frontoi Astelenan be bai ein genduzen. Ta gero, etorri zan kanpotik konpañia bat, “Pura Penamontes y Martin Valle”, ta harek bihar ebela, zera, euren obriandako mutil txiki bat bihar ebela, baiña ez eben topau mutillik eta neri esan esten mutil jantzi bihar nitzala. Frakak neure... hantxe behealdeko jolasian ibiltzen giñan mutil baten erropak emon estezen. Ta jantzi ta harekin be ez dakit bi edo hiru obra ein genduzen. Ta ederto.
- Senidea: Aitta ez zan, gure aitta ez zan "del...", zuen... "del club, del cuadro artístico"?
- F: A, aquel también… bai, gero! Bertan nerekin batera ez zan, gero nausixauan ha egon zan, bai.
- E: Eta zenbat urtian egon ziñazien teatrua eitten? Urte asko?
- F: Ez, ez, neu gaztetxua nitzala, urte asko ez. Gero ya hazi nitzan ta jostera.
Egilea(k): Malen Egia (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!