Eddy Merckx ekarri nahi, baina ezin
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-108-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data:
- Iraupena: 0:02:38
- Erref: AB-108/021
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Bizikleta-fabrikak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Denbora aurrera doakigu, Juanito, eta bukatzen ere joan behar dugu oraindik ere gauza asko komentatzeko baldin baditugu ere. Ekarri zenuten Jaques Anquetil, baina honek ez zuen irabazi eta zuk badakit pena badaukazula Eddy Merckx ekarri nahi zenuen, baina ez zen posible izan, nahiz eta Fabiolari, Belgikako erreginari, karta bat ere idatzi zenion. Eta berak erantzun ere bai.
– Hori holan da. Hori holan da, bai.
– Zer zeneukan entxuferen bat Fabiolarekin ala?
– Ez. Ba guk eskribidu genduan enbajada[ra] eta Fabiolaren direkziñua… Fabiolan izenakin, erregiñaren… "reina de Bélgica", Fabiola. Enbajadara eskribidu gendun. Eta horrek, itxuria, bialdu egin eban. Eta, itxuria, gaiñera guk Eddy Merckx ekartzeko esan genduan: “Joño, Fabiola espaiñola dok eta igual lagunduko jeskuk”. Eta nere galdera buruan. Eta jun nintzan eta telefonotik berba egin etsan Eddy Merckx-i. Eta Eddy Merckx konprometiduta eguan. Baiña konprometiduta eguan beste karrera baten. Eta esan eskun sentitzen dabela eta ezin izan dabela egin. Baiña Fabiolak kontestau eskun kartiari. Nik esango dot, gaiñera: badakizue zenbat eskindu jakon Eddy Merckx-i hona etortzeko? 250.000 pezeta.
– Garai hartan egundoko dirutza izango zen, ezta?
– Buf! Gaur izango zan bi milloi.
– Zuen garaiko ziklistarik garestiena zein zen? Anquetil izan al zen?
– Bai, eta Gimondi. Poulidor-ek be, Poulidor-ek kobratzen eban 90.000 pezeta. Gimondik 100.000 pezeta. Charly Gaulek 60.000 pezeta. Anquetilek, esan dot, 100.000 pezeta.
– Bahamontes lehenengo urtean debalde, baina gero ez, ezta?
– Ez! Bueno, Bahamontesi zegozer beti emoten jakon. Baiña nik esango dot galdera bat ona: "Subida a Arrate"n izan zan, "Subida Arrate" egitten zan baiña "por invitación". Ez zan nahi dabenak apuntatzerik. Ez. Guk eske holako igoera bat, igoera bat Arratekua, ipintzen badozuz hirurogei korredore, larregi da. Eta guk esaten gendun: “Bueno, guk hartuko dittugu 26-28 korredore altuena. Eta hori igoeriori egitteko nahikua dira”. Nik holan pentsatzen dot. Behin 28 korredore, 26 korredore, nahikua da igoera bat zortzi kilometrokua edo zazpi kilometro eta erdi egitteko. Nahikua da.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!