Eibar (Gipuzkoa)

Antzuolako baserri batetik Eibarrera lanera

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-094-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserritik kalera. Antzuolako baserri txiki batean jaio zen. Zer jaten zuten: gaztaina, baratxuri-zopa, esnea... Ardi-zain zegoela, 13 urterekin, osaba bila joan zitzaion. Eibarrera joan zen lanera eta mundua guztiz aldatu zitzaion. Gregorioren lana: gozotegian osabari laguntzea. Osabak ofizioa nola ikasi zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Bizitzaren gozotasuna, hara haurren eta helduen ametsa! Gozotasunari laguntzen dion jendea ere bada. Beharbada ez dute bizitza bera errazago egiten, baina bai disimulatzen laguntzen. Gozogile bat daukat gaur nirekin. Berak ere izan ditu une nahikoa garratzak bizitzan eta horrek lagun egingo zion, beharbada, gozokiak egiten. Gregorio Kortaberria. Antzuolakoa zara zu, ezta?
- Bai.
- Antzuolako baserri batekoa.
- Bai, Arlutz-Txikikua.
- Zuek Arlutz-Txikin kuadrilatxoa zineten denak etxean.
- Bai, mordua.
- Eta garai haietan, gainera, jateko eta, ez zen...
- Bai, ez zan gauza haundirik izaten, baiña, ba! Ondo bizi giñan.
- Oliva (emaztea): Zazpi-zortzi bat bai.
- Nik entzuna daukat, garai haietan afaltzeko, sarri, intxaurrak, gaztainak, eta halako gauzak izaten zirela.
- Bai, gaztaiñia, eta gero, ba, berakatz-zopia edo. Gero esne pixkat gaiñetik eta aurrera! Holan!
- Hau gogoratzea inportantea da, zeren, zuk hamairu urte zenituela utzi behar izan zenuen zure jaiotetxea, Arlutz-Txiki.
- Bai, eske etorri jatan nere osaba, ni eruateko Eibarrera. Eta deittu estan. Bixok, ni eta anaia gaztiagua, Pedro, genguazen ardizain, han goixan, mendixan. Eta: “Gregorio, etortzeko etxera”. Eta, Gregorio, neu nintzan eta bajatu nintzan eta, ba: “Hi, Eibarrera nahi dok etortzia? Guk pastelak egitten jittuagu, eta han ondo, eta ez dakit zer, eta holan...”. Engaiñau ninduen eta hurrengo domekan, ha, nere aittakin juan nintzan Eibarrera. Eta hortan. Nere kontuori hori da. Handik hasi nintzan.
- Beraz, mundua kolpetik aldatu.
- Bai, basarrittik kalera.
- Kalera, eta Eibarrera. Eta Eibarren zein zan zure lana?
- Nere lana, ba.. tiori laguntzia. Eta hantxe ikasi neban ofiziua, tiokin.
- Tio zan pastelero.
- Bai, pastelerua zan. Ona, e!
- O.: Badakizu nun ikasi eban? Esango detsut.
- Eta, non ikasia?
- Zeiñek, nik?
- Osabak.
- Osabak, ba, bastante nagusittan, ibillitta zeguan haura, zerian...
-O.: Lekeittion.
- Bai, Lekeittion ikasi eban, baiña aurretik ibili zan trenbidietan biharrian eta zerian be bai, esto... minetan-eta ibilittakua. Baiña aspertu zanian, pentsau eban Lekeittiora juan eta pastelero ikastia. Eta ondo ikasi eban. Gero Donostian be egon zan. Eta ya hortxe amaittu eban, ikasi eban, eta ona. Pastelero ona, e!
- Izan ere, gauza bat esan behar da: garai haietan maisurik ez zegoen. Eskolarik eta, ez zegoen.
- Ez, ez. Hori, ba... egon, bai. Barzelonara edo, urrin urten bihar eban.
- Baina hemen inguruetan?
- Hamen ez, hamen ez zeguan.
- Eta orduan...
- Ikasten zan, ba, ofizio bat zekan batekin. Harekin jarri, lehelengo pioi moduan; bai, pintxe moduan, eta gero, ba, politto-politto juaten zan ikasten. Neuk egin nebana!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia