Eibar (Gipuzkoa)

Gallastegi pilotaria; hasierako urteak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Frontera joan beharra egokitu zitzaion. Gaixotu egin zen eta Gasteizen egon zen denbora batez. Pilotan jokatzen zuen bertan. Enpresari batek ikusi eta kontratatu egin zuen. Partidak jokatzen hasi eta jendeari gustatu egin zitzaion.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Eta gero Gasteizera, Vitoriara, joan zinen. Eta han ere bazenuen nonbait tenienteren bat edo lagunen bat pelotarako bidean jarri zizuna, ezta?
– Lagunak egin nittuan. Lehelengotik, bueno, Vitorixara fan baiño lehenagotik fan nintzan frentera. Frentetik etorri nintzan Vitorixara. Picos de Europa, Peñas Blancas… hori danori egin genduan frentetik. Eta gero Teruelera juan biharra euki genduan. Teruelera eruan ninduen. Eta handik gaixorik etorri nintzan Vitorixara. Eta Vitorixan elgorrixa pasau neban. Eta, bueno, hantxe ekin netsan: lagunak euki nittuan onak eta, pixkaka-pixkaka, gustau egitten jakuen nik pelotia joten neban modua. Jokatzen ikustia eureri be gustau egitten jakuen, itxuria. Eta beti. Bueno. Ba orduan eguaztenetan edo faten nintzan ensaiatzera. Eta afiziñua, Vitorixakuak: faten ziran, zain-zaiñ. “Etorriko dok ba gaur jokatzera? Ez dok ba etorriko?”. Eta hantxe. Eta igual biren kontra edo jokatzen genduan eta, en fin, baiña pelotari handixa. Eta akordatzen jata, egun baten, bertako enpresarixua, Fiz Alti, gizon ona…
– Gaur egungo Juan Carlos Altiren aita.
– Aitta, hori da. Juan Carlosen aitta. Eta esan zestan: “¿De dónde eres, chaval?”. “Holako lekutakua nok”. Eta bestia: “Eta nun hago? Eta nun hago?”. Eta: “Ospittalian”. “Ospittalian?”. Eta: “Bai. Ospittalian nagok”. Eta: “Koño, ba pelotarixak falta jittuagu” eta bestia eta zerian eta esan netsan zein zan kapitana eta zein zan komandantia eta zein zan eta: “Bueno, bueno, aber beste egun baten aber berba egitten duan”, [esan estan]. Beste… handik zortzi-hamar egunera edo handik pelotan, handik ikusi zan eta deittu zestan eta: “Oye, bixar etorri hari. Bixar etorri hari eta lagunduko deuat”. Eta lagundu ein estan. Eta, bueno, lagunak, pixkaka-pixkaka, eta partidua ipiñi estan. Eta orduan zortzi duro kobratzia edo hamar duro kobratzia zan millonarixua izatia , ez genduan dirurik eta. Eta, bueno. Jokatu neban partidua eta, bueno, ekin netsan lehelengotik sustauta zerian, baiña sartu nintzanian, berotu nintzanian frontoian, jo nittuan pelotazo batzuek, baiña terribliak! Hurrenguan gora be bai, galdu be bai mordua! Baiña jentiari gustau egitten jakon. Nik ezkerrakiñ hartzen neban diaz joten neban zabalera eta antxitxiketan eta han egoten ziran pelotia hartu ezinda. Eta, bueno, kortadia joten neban besagain, bueno ba hárek estu ibiltzen ziran danak, pelotia jasotzeko.
– Noiz hasten zara pentsatzen, Miguel Gallastegi, “ni pelotaria izango nauk, honexetara bakarrik dedikatuko nauk”? Noiz hasten zara pentsatzen? Noiz ikusten duzu jada zure burua, zure gorputza, pelotatik jarri behar duzula?
– Esaten detsut: soldadutzan. Soldadutzan. Vitorixan soldau nenguala. Eta nere buruari esan netsan… Orduan, pentsaizu, nik garbi esanda, nik orduan pitillo rubixua erretzen, ezta…? Pixkat be pitillua emon egitten zeskuen eta erre egitten genduan. Eta kuartelian kapitan bat zan Andaluza, baiña medikua zan. Eta egun baten kafian zertu giñan eta, klaro, saludau neban eta bestia. Eta partidua ikustera etortzen zan! Eta esan estan egun baten: “Hi, gauza bat. Heurekiñ egon bihar juat egun baten. Deittuko deuat”. Eta, en fin. Bueno, hori zan kuartelian, barruan. Esan estan eta: “Deitzen deuat atzo pitillo rubixua erretzen ikusi hinduaten-eta . Eta horixe dok txarrena deporterako”. Eta esan netsan: “Bueno, eskerrik asko hori esatiarren eta egingo dot ahalegiña kentzeko”. Eta, efectivamente, suertia euki neban: artian ondo erretzen ikasi barik nenguan eta ez neban gehixago erre. Oiñ, gero ba erre dot: puruak erre dittut, afari on baten, Logroñora edo faten giñanian eta puru bat erretzen neban. Baiña pitillua be noixian behin, bateren batek emoten detsunian edo bestia. Baiña bat be ez, astian eta bat be ez.
– Pitilloak eta koartela aipatu dituzu baina badakit Miguel –entxuferen bat edo zer izango zenuen–, baina koartelean bertan kalean baino ogi hobea jaten zenuela. Hori nolatan?
– Asko hobia. Asko hobia. Hobia egitten eben kuartelian. Ogixa hobia egitten eben kalian baiño. Kuartelian ogixa hobia egitten eben. Eta txusko bi hartu biharrian sarri hiru hartzen nittuan. Eta emoten netsan bat lagun bateri.
– Zer zinen, apetito onekoa? Ehun kilotan jartzeko ez zinen apetito makalekoa izango
– Bai. Orduan apetito ona. Orduan apetito ona. Ona. Baiña beti zainduta, e! Ez naiz izan hori asko jan eta betetzekua eta ez dot nahi izan. Ondo bai jan. Eta ondo zaindu.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia