Pilotazalea umetatik
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-093-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
10-11 urterekin udaletxeko eskolara. Baserrian ere laguntzen zuen. Batzuetan eskolara joan gabe geratzen zen eta Isasi kalean zegoen "Kiputzanekua" frontoira joaten zen. 17 urterekin Astelenan debutatu zuen.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: AB-093/002
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Has gaitezen, Migel. Zuen etxean ez zen inolako pelota tradiziorik, ezta? Hiru anai-arreba zineten:Justo, Josepa eta zu zeu. Eta etxean beste inork ez zuen pelotan egin, ezta?
– Baiña, en fin, gu raza bat izan gara, bastante fuertiak eta indar asko euki dogunak. Eta ostian neuk bakarrik urten neban pelotarixa. Ostian iñork be ez eban jokatzen pelotan. Eta nere anaia izan zan kargajasotzaillia bastante ona, orduan denporetan. Gaur ez dakit zer izango litzakian, baiña orduan denporetan bastante ona.
– Zer akordatzen zara zure gazte denbora horiez? Nola hasi zinen pelotan, Migel?
– Ba pelotan ni hasi nintzan… Lehelengotik aiuntamentura, eskolara edo, hamar urtekin edo, hamaika urtekin edo holan pixkat. Eta gero aittari eta amari soluan biharrian eta laguntzen netsen pixkat. Eta handik hanka egitten neban batzuetan frontoira. Han gure etxetik, bastante urrin eguan, Eskola Armerixatik aurrera fanda, frontoia, Kiputxanekua . Eta hantxe jokatzen genduan lagunak eta pelotan. Eta beti, en fin, afiziñua neukan pelotarako haundixa.
– Eta jada hamazazpi urterekin, oker ez baldin banago, debut egiten duzu. Hamazazpi urterekin.
– Bai. Hamazazpi urtekin ekin netsan. Pelotazo haundixak joten nittuan; batzuek hutsak be haundixak eta beste batzuek esaten esten: “hik pelotarixa izan bihar badok, ni fraille izango nok”. Orduan karreria zan fraille izatia eta. Eta beste batzuek, beste entendido batzuek esaten esten: “Hik dakaan formia pelotia joteko, hik dakaan itxuria, iñork be ez jakak. Hi zaindu hari eta segi pelotan jokatzen”. Eta nik… nere pentsamentua horixe zan: pelotarixa izatia. Eta nere aureola zan, aber, pelotari nahi urtetzia, nahi izatia. Eta debutau neban.
– Eibarren.
– Eibarren. Astelenan. Fronton Astelenan. Eta Marinori jokatu netsan lehelengo partidua. Eta galdu egin netsan. Eta gero…
– Akordatzen zara zer moduz jokatu zenuen edo zuretzako zer izan zen partidua galtzea?
– Bai. Bastante estu hartu neban. Eta pelotazo haundixak jo nittuan eta hutsak be egitten nittuan asko. Eta hori Marino zan pelotari haundixa.
– Gernikakoa zen, ezta?
– Gernikakua. Eta, en general, haretxekin debutatzen eben honek pelotari... nere moduan gaztiak, haxe botatzen zetsen lehelengotik: “Aber honekin zer egitten duan eta aber honekin”. Haxe zan nobilleruak…
– Alternatiba hartzeko…
– Alternatibia emon edo ez emon egittekua haxe zan. Bueno, jokatu genduan, baiña gero gerriak urten eban. Eta, klaro, gerriak urten ebanian, ba, ahal zebanak ahal zebana. Ni Eibarren geldittu nintzan eta batian gauza bat eta bestian beste gauza bat eta... ahal dabenak ahal dabena.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!