Eibar, izaera berezia duen herri txikia
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
86 urte dituela dio `Querido´k. Antzinako Eibar nolakoa zen aipatzen du. Herri txikia zen, baina inguruko herririk handienetakoa. Izaera berezia zuen herri txikia: tenperamentuz, politika aldetik; etab. Armeria Eskola.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: AB-092/002
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Beraz, hemengo historia —Eibarko historia eta— nahiko ondo ezagutzen duzu. Bertako mugimendu guzti horiek... Larogeita sei urte dituzula esanda, ia... mendearen lehenengo urteetara goaz. Hor, lehendabiziko hamarkada horietara. Gogoan al daukazu zure haurretako Eibar nolakoa zen?
- Bueno, Eibar orduan zan, herri txiki bat; txikixa zan. Guk pentsatzen genduan haundixa zala. Eske eze, inguruan herririk haundiñetakua zan ta...
- Eta gero, gainera, industria ere bazeukan!
- Bai, ba. Ekan, erderaz esaten da: "personalidad propia".
- ... zeukan.
- Bai. Por tempera... tenperamentuz, idea politikuetan, eta gauza asko ekazen alboko herrixak ez ekena. Por ejenplo, Eibarrek, —harro gara— ekan Eskola Armerixia.
- Baina hori geroagokoa da.
- Bueno...
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!