Politika giroa gerra aurretik
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Sozialismoa eta eliza. Toribio Etxebarria. Gabriel Manterola. Alderdi politikoen arteko liskarrak. Orfeoia.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:58
- Erref: AB-088/017
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ari gara lehendabiziko momentuko sozialismoaz. Hemen bai tokatzen da esatea elizaren oso kontrakoa zela hura.
- Ez. Hori ez da egixa.
- Lehendabizikoa…
- Batzuek bazeguazenak ez dot esaten. Baiña Toribio Etxebarria […] ez zan halakua. Eta gero gero beraren idatzixetan erakutsi dau kristianismora inklinaziño haundixa zekala.
- Hori egia da. Zuek denok, irakurri asko irakurri duzuen Eibarko sozialistok, ebanjelioa eskuetan erabili duzue beti.
- Nik birrittan edo hiru bidar irakurri dot nik ebanjelixua. Eta nere moduan beste batzuek be. Neri ebanjelixua saldu zestana beste bihargin bat zan. Harek emon zestan. “Hi, hauxe daukat eta nahi dok erostia?”. Eta: “Bai”. O sea ke hamen irakurtzen zan eta haren ebanjelixoko zitak eta askok esaten zittuen. Eta, desde luego, geuk danok, geure lehelengo edukaziñua zerian izan zan, relijiño kristianuan izan zan.
- Baina hemen Eibarren aurreko batean ere aipatu genuen badira beren semeak bataiatu ez zituztenak. Nolabait, errespetoa bai, baina “hi hor eta ni hemen”.
- Bueno, bai ba. Batzuk bazeguazen. Ez dot nik esaten ez zeguazenik. Baiña danak ez, esaten dot. Nik neuk be beti errespetau izan dot siñismena. Eske eze ni zelan siñistaillia izan nintzan gaztetan, ze modutan ez dot ba pentsauko beste batzuek be neure sinzeridadiagaz dirala kristianuak edo katolikuak? Hamen batzuk bazeguazen […]. Behiñ ikusi ninduen Gabrielegaz, Manterolagaz. Hiru bat egunian etorri jatan nere billa hor zerian, Jadiñetan esaten zetsagun lekuan, bidian, Arraterako bidian, han goixan. Irakurtzen nenguan akordatzen jata liburu franses bat, filosofo bat, eta: “Zer irakurtzen hago?”. Eta: “Hauxe”. Eta: “Bueno, bai” [...]. Eta ekin gentsan. Eta hiru egunetan etorri zan. Eta egin genduazen goixak eta behiak astindu . Eta etorri jatan bat eta esan zestan: “Hi! Eske hi elixatarra haiz ala! Ez dakik horregaz ez danik hitzik egin bihar?”. Esan netsan: “Hi, mutilla, heure modoko laguna juat nik hori be, e!”.
- Bai, bai, bai.
- Eta zerian be, hamen orfeoian be, bat etorri jatan eta esan zestan: “Karlistegaz eta karkegaz eta [...gaz] habill hor orfeoian?”. “Hi, mutill, hor danerakuak gauaz . Asi ke ni najoiak hórrengana beste kafe batera juango nintzaken bezela. O sea ke hórrek pasau jataz eta badakit batzuek zeguazenak itsuak eta fanatikuak. Baiña ze aldetan ez dago hori? Ze aldetan ez dago? Ez zan halako zera. Erdeldunak eta gehixago etorri dira hori amorruori zetsena elixiari, euren herrixetako persekuziñuegaittik eta barriketegaittik. Eske eze zuk jakingo dozu, asko irakurri dozu eta, zelan Espaiñian, denpora baten, herri txikixetan abadiak agintzen zeban : abadiak, jauntxuak eta sarjentuak guardia zibillena. Eta elixiari gorroto haundixa zetsen. Baiña hori gorrotuori gehixago izan da anarkisten artian sozilisten artian baiño.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!