Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko Artisten Elkartea

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-086-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artea, mundua ikusteko modu bat. Eibarko artisten elkartea, Cleto Unzuetak sortu zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Lehen nik aipatzen nuen hasieran eskua, aipatzen nuen artea, artea eta eskuak lotuta daudela... Baina esan behar da artea munduaren ikuspegi bat ere badela, mundua ikusteko modu bat.
- Bai, bai. Toki askotatik gaiñera! Literatuak bezela, pintoriak be beren estilua eta hartu-emonak alkarrekin; batzuk hasarre, beste batzuk ez: “Hau holan dok...”, hori danekua. Elixa barruan be bai, eta artian be bai, lanian be bai, danian dago konpetenzia edo hartu-emona edo zer esana.
- Zer da Goruntz ?
- Goruntz? Goruntz, gure lagun batzuk sortu zebena. Ni ez nintzan sartu han! Ez, ez. Baten etorri zan Oteiza "Sala de estudio"ra, eta han ikusi genduan Oteiza eta nik han neukan gauza raro bat eginda eta harek esan zeban: “¡Esto es muy bueno!”. Eskultura txiki bat zan eta: “Muy bueno, bai! Heure klasekua dalako!”, nik isillik.
- Goruntz, azken batean zen artista kuadrilla bat, ezta?
- Bai, kuadrilla bat, bai. Baiña hori da izen bat geratu dana, izen bat. Baiña danak sakabanatuta: bata Deban bizi dala, bestia —ez dakit— Bilbon ala, Eibarren beste bat eta zera, eta... en fin!
- Baina zeu, Eibarko artisten elkartekoa bazara?
- Bai, bai, honbre! Urtietan! Urte batzuk, hogeta urtiak edo, izango giñan. Hori sortu zebana, Cleto Unzueta. Hori izan zan zera, idazten zeban pixkat, periodikuetarako artikulo koxkor bat edo beste, eta gizon argixa zan! Eta, en fin, artisten laguna eta ha sartu zan Eibarren aiuntamentuan eta, en fin, toki bat guretzat aukeratu zeban: eskolak. Beste eskola berri batzuk egin zittuen Eibarren eta hara pasau zittuen umiak. Guretzat lokal bat majua eta handik hasi giñan eta...
- Zenbat lagun juntatzen zineten?
- Lehenengo, ni maixo bezela egon nintzan han, eta orduan hamabi-hamalau bat lagun bai. Etortzen ziran gaztetxuak eta... Bai, eta hárek pare bat ordu egunian duan. Bai, ba! Sozidadian...

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia