Eibar (Gipuzkoa)

Artistaren izatea; Euskal Herrian filosofo gutxi

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-086-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artistaren izatea. Baroja, Unamuno... Euskal Herrian gizon handiak izan ditugu, baina filosofo gutxi.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Egia al da artista izateko ero xamarra izan behar dala?
- Nik baietz uste dot. Fama hori badaukagu eta nik uste dot bagarala, bai: beti masatik alde egindako edo... en fin!
- Zu, gainera, oso Frantzia zale zara...
- Bai, bai.
- ... eta han ero faltarik ez dago.
- Hombre!
- Artisten artean diot, e? Eskulturan eta pinturan eta...
- Bai, han idazliak-eta asko dagoz, ba! Ha kultura haundiko herri bat da, Frantzia. Ez da hamen bezela. Nik uste dot Euskal Herrixan badittugula eta izan dittugula gizon haundixak, ezta? Barandiaran eta hórrek beste... eta, en fin, Baroja eta Unamuno eta hórrek zerak izan dira. Baiña filosoforik gutxi; Carlos Santamaria sartu egin bihar dogu, ezta? Eta beste batzuk oin buruan ez ditturanak. Euskal Herrixa ondio dago, nik uste dot, berbia hartu netsana zerari, Julio Caro Barojari: “Somos un pueblo ignorante y orgulloso”.
- Bueno, hori herri xehe guztiak. Igual dira, hemen eta Txinan.
- Danak izango dabe, ezta? Bueno, bueno, baiña nik neriari begira: pena emotekua da, pena emotekua da.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia