Eibar (Gipuzkoa)

Eliza eta euskara Frankismo garaian

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-085-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eliza eta euskara Frankismo garaian. Salbatore Mitxelena eta Aita Agirretxe Eibarren sermoiak ematen. Gai sozialak, euskara, etab. Abade batek Mitxelena denuntziatu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eibartik joan zen beste bat misioetara, Eibarren sermoiak egin ondoren. Poeta handi bat: Salbatore Mitxelena.
- Bai, bai. Salbadore Mitxelenak eta Aitta Agirretxek Eibarren emon zittuezen semoiak baiña han [Eibarren] gaur esan leike han zan abade bat gaztiak domiñatzen zittuana. Esaten etsen gaztieri... neregaittik jarduten eben: “Ba, harek ideak eta zerak dittu...”. O sea, igual nere lagunari esaten etsan: “Eh, cuidado, que ahí hay desviacionismo!”, neregaittik esaten eban. Eta baekixan gaiñera euskeraz, eta ez eban egitten, erderaz bakarrik egitten eban. Eta bera abadia, bera. Eta honek, ba, denunziau egiñ eban gobernadoriagana[Eibarren zeguan abadiak Mitxelena], eta euki zittuan disgustuak. Eta orduan, ba, sarri juaten giñan elixara juaten ez giñanak be hara juaten giñan entzutziarren, ba, joño, zerbaitt arnasia zana, haize freskua guretzat esaten zittuan gauzak.
- Gainera biak nahiko konprometituak ziren. Agirretxe bezela, Salbatore Mitxelena, gizarte mailan eta gai sozialak eta...
- Bai, bai, bai. Oso idea barrixak, eta horrek ekarri eban, ba, ez bakarrik euskeria, euskeria eta geixak. Baiña denunziau [egiñ] zittuezen. Gehixago da! Nik lagun bat neukan oso... Esaten netsan berari: “Hik falta dok bakarrik, horrena berarena [gaztiak domiñatzen ebazen abadiana] monagillo izatia”. Beti harena zan, engañauta eguan. Ba, hau pasau eta: “Egixa dok hori?”, eta esan estan berak: “Hi, ba nik hori aklarau nahi juat nere zererako!”. Eta: “Zertarako ba aklarau? Pixkat intelijentia bahaiz konturatu bihar haiz hori izan leikela : ba, esan detsela harek sartu dabela denunzia”. Ba, hori enpeñau zan nik lagunduta Mitxelenagana [juatia]eta Salbatore Mitxelenari galdetu ia egixa dan denunziau ebena. Eta esaten netsan: “Bueno, baiña zirkunstanzian gauzak daren moduan hik ez dakak personia zertan horretan sartu. Sinistu edo ez sinistu. Nik sinisten juat, beste gauza batzuk bajakixaraz eta! Zuek neregandik ez kontaktorik eukitzian ahalegiñak egin jittuk heuk esanda . Eta nik ez jaukat benenorik, ni ez nok persona pozoindu bat, eta hik badakik horrenbeste. Ba, hórrekin berdiñ”. Eta azkenian, ba, hórrek disgustuok eruan eben; harek disgusto batzuk eruan zittuan. Eta, bueno, neretako beste gogozko poeta bat izan zan! Nik hareri asko irakorri netsan, ba, hasi Arantzazuko...
- ‘Ama-semeak’.
- ‘Ama-semeak’, baiña baitta be ‘Arantzazu...’, zelan da?
- ‘Euskal Poema’.
- ‘Euskal Poema’! ‘Arantzazu, Euskal Poema’ da ikaragarrixa. Gaiñera...
- Garai hartan.
- ...Orixeren ‘Euskaldunak’ baiño urtebete lehenago argittarautakua. Oso irudi polittekin. Nik estimo ikaragarrixan daukat liburu hori.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia