`Egan´ aldizkaria; `Euzko Gogoa´; `Anaitasuna´
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juan San Martin eta `Egan´. 1948an euskara eta erdarazko aldizkaria. Juan San Martin zuzendaria izan zen. 1949an euskaraz bakarrik. Dena dela, lehenengo lanak `Euzko Gogoa´n eta Bermeoko `Anaitasuna´n agertzen dira.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: AB-084/017
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Irakurtzea , Aisia » Kultura » Idaztea
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Ze hor datuak kontrastatu egin behar dira. Bazegoen ‘Egan’ 1948an sortua, euskara eta erdarazko aldizkaria. Gerora zeu zuzendari izango zinen. 1949rako euskaraz bakarrik zetorren. Lehenengoan planta hori egin zuten, euskara eta erdara.
– ‘Egan’ aldizkariaren kasua: bilingue egin eta euskerak jan. Eske euskeraz idazten zebiltzan jenteak ez zeukan nun publikatu. Eta hori zen bide iriki bat eta orduan hor hasi zan jentea.
– Hor hasten zara zu idazten. Baita ere hor idatziko duzu.
– Lehelengo-lehelengo urtian ez, baiña, bueno, laster hasten naiz hor ere, ze nik ‘Euzko gogoa’n zelan idazten nuan aurrerago...
– Eske hori da problema...
– ‘Euzko gogoa’tik, ba, horra pasatzia edo bietan egitia… Ba holan hasi giñen.
– Azken batean ‘Egan’-ek jango zion ‘Euzko gogoa-ri’: barruan egiten zen eta gainera finantziazioa bestelakoa zeukan eta… Beste bide batzuk. Baina hori esatera nindoan: ‘Euzko gogoa’-n azaltzen dira, dagoeneko, zure lanak.
– Bai, bai. Lehelengokuak ‘Euzko gogoa’n. ‘Euzko gogoa’n eta Bermeoko ‘Anaitasuna’n.
– Oraindik zeraren... Gipuzkoako ‘Anaitasuna’ren suplementu edo gehigarri zen garaikoa…?
– Hori zan… Bai, Gipuzkuakuan izango zan, ez dakit, hori zerak, Aita Berriatuak, egiten zuan, eta han ditut nik lehelengo ipuin umoristikoak idatzita. Seudonimoren batekin, gaiñera. Formato txikian egiten zen.
– Bai, bai, bai. Hori frantziskotarren zera zen, hirugarrendarren aldizkaria.
– Hori da!
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!