Imazen errota zabalik zegoen bakarrik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: DUR-032/045
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- Eta Imazeko errotie esan dozue, eta beste iñungo errotara ez ziñen joaten?
- Isabel: Eske danak itxitte egoten zien izen ezik estraperluen.
- Feli: Estraperluen gurien juenda dauz nire nebie hil zana zerera, Maumara.
- Isabel: Bai, Mauman eitten abien.
- Feli: Artuekin.
- Oxinbaltzan-edo?
- Feli: Oxinbaltzara juenda dau astuekin. Oromiñoko tiok lagun ein ta talue ta esnie jan biher bagenun, gabez biejie. Gabez iñok ezin ikusi.
- Isabel: Eske horrek eukitten aban.
- Feli: Horrek errotok eitten abien gure abiena. Honek diñuena: eroan holakoxe zorrue ta honakue.
- Isabel: Hori Imazenak e!.
- Feli: Harek be bai.
- Kontau apur bat Imazena.
- Isabel: Zer kontauko dogu? Zelan zien?
- Bai.
- Isabel: Bueno ba ze esango dotsut?
- Feli: Kola itzelak egoten zien.
- Isabel: Hori konpontzen zan, zelan zan? Don Fernando ez dakit zelan zan. Ez dakit zer zan.
- Militar haundi bat.
- Feli: Militar haundi bat.
- Isabel: Militar haundi bat. Hareaz konpontzen zan ta horrek beti eukitten aban itxitte. Zabalik, Jesus! Bestiek itxi ta harek zabaldu.
- Feli: Hortxe egoten zan, ogidxe emoten oskune estraperluen, hortxe kolan. Ta gero Gabon Zahar egun baten […] hartu ebela-edo.
- Isabel: Bueno, izengo zan gure dana, baiña Rosario oso majie zan. “Ladrona hasta allí sería pero va, de todo había”. Bai, ze biherra be astuen moduen eitten aban. Etorten jakienien kamioie, zelan da, zakuekaz, urunegaz-ta? Hartu lepuen ta erueten abazan beste batzuen moduen.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!