Durango (Bizkaia)

Mañarira ogi bila

Mañarira ogi bila Jai egun handietarako Mañarira joaten ziren ogi bila. Onak eta jatorrak ziren hango okinak eta oso ondo portatu ziren jendeagaz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jai egun handietarako Mañarira joaten ziren ogi bila. Onak eta jatorrak ziren hango okinak eta oso ondo portatu ziren jendeagaz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Feli: Guk San Antoniñoetako eitten geñun, San Roken ba kuadrillie. Garidxe eruten geñun zerera, Mañerire.
- Isabel: Maiñarikuk ez zien lapurrek.
- Isabel: Mañeridxen eitten doskuen, guk eroaten geuntsen zeragin, garidxegin, ogidxe; honako ogi redondobat Ta jueten giñien iguel hiru-lau lagun gazte, geure karruek eta astuegin. Ekarten gendun ba hogei zein ba hogeta hamar ogi. Itxi garidxe ta ba ogidxek emoten oskuzen. Bidien, batari edo bestieri zer eitten gendun? Ogi bat bidien jan. Ogi gose bat! Ikusgarrizko ogie, baiña jai eta San Antoniñoatarako akordetan naz beti, Mañerire ogidxe ekarten.
- Isabel: Mañerikuek, panaderixakuek, oso formalak zien. Nire aitte be juten zan.
- Feli: Makiña bat biher ein abien, e!
- Isabel: Bai baiña neska, nortzuk eitten jonen biherra ba? Eurek. Beittu zenbat zien. Hamahiru-do. Ta harek ogidxe eitten abien ta ni gogoratzen naz nire aitte juten zan.
- Feli: Mañerikua edo Mañarias “esos que tienen ahora” zera.
- Isabel: Bai, badaki nortzuk dizen.
- Garate?
- Isabel: Ez, Garate ez, keba. Mañari-Mañaridxen.
- Bata horregaz dau ezkondute, ezta?
- Isabel: Maiñariko kanterakuagaz, Amantegigaz. Emili. Zelan da? Aitte jueten zan karruen ta ez eban eroaten asientue. Zestue erueten aban, zestuen jesartzen zan ta gero bueltan, ogidxe ekarten aban honan azpidxen. Guk ez giñun euki garirik, baiña emon eitten otsien. Oso formalak, e!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia