Durango (Bizkaia)

Estraperlo ugari

Estraperlo ugari Frontoi ondoan estraperloko kamioi bat erre zen eta bertako gidaria ere bertan erre zen. Gauza gehienak estraperloan ekartzen zituzten. San Roke egun batean, olio-botila 20 ogerleko ordaindu zituzten. Felik andre batek baba faxa azpian Barakaldora eramaten zuela kontatzen du. Errotan ere estraperloan aritzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Frontoi ondoan estraperloko kamioi bat erre zen eta bertako gidaria ere bertan erre zen. Gauza gehienak estraperloan ekartzen zituzten. San Roke egun batean, olio-botila 20 ogerleko ordaindu zituzten. Felik andre batek baba faxa azpian Barakaldora eramaten zuela kontatzen du. Errotan ere estraperloan aritzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek gerraostien, ezagutu zenduen estraperlo kontue?
- Isabel: Jesus! Zelan da? Gogoratzen zara zu Feli, han, zelan da? Frontoien zelan erre zan zer bat, kamioi bat ta barruen?
- Izurtzako frontoien?
- Isabel: Izurtzako frontoien ez. Durangon. Bai ez dakit ze lekuten ha zozer.
- Feli: Estraperlue, bueno.
- Isabel: Izurtzan badakik nor ibiltten zan estraperluen, ezta? Bueno, ba horrek. Ta badakizu lehen egon gariena esaten, Begoñako hori parientien seme bat, etorri zan han kamioien. Ta harek eskapau ein aban, ahal izen aban ta […] ta gure etxera etorri zen.
- Erre ein zan, pertsona bat hil ein zan, estraperluen ebillen kamioien.
- Isabel: Bai. Berie ez zan estraperlue baiña hemen etorri zan ha. Hemengo estraperlistak “se limpiaron las manos”.
- Ta itxi abien erretzen gizona?
- Isabel: Hombre!
- Lagundu biherrien, itxi eben errretzen?
- Isabel: Ez dakit zer paseu zan, baiña erre ein zan.
- Baiña ze ekarten aban ba estraperloan?
- Feli: Oridxue ta holako gauzak estraperlu hutse, azukerie-ta. San Roke egunien, por ejenplo geure egune izeten zan, San Roke egune. Ba orduen hogei ogerleko pageute gauz kilo oridxue.
- Isabel: Bai. Kuartillo “y medio”ko boteillie.
- Feli: Hogei ogerleko pageute gauz. Egongo zan dirue […] diñot, ze ezpabe sebue, txarridxek hiltten zien bi beti. Koipiekin, harexekin jana. Oridxue-ta nok?
- Isabel: Oridxue? Porru patatari, kollara bete bota ta bi atara. Kuartillo t´erdiko boteillie, aber? Zer? Hogei ogerleko orduko denporetan!
- Feli: Ta azukerie be, dana estraperluen. Estraperlo hutse.
- Isabel: Arroza ta dana. Ardauaz ez naz gogoratzen, baiña arroza ta dana.
- Feli: Ardau barik pasau leike, baiña beste gauzak ez. Ta Bilbotik etorten zan gure amen lehengusu bat. Kontuek etara, guk babie eukitten gendun ta bueno. Harek orduen, talue ta esnie etorri gurera-ta. Ama klaro, Erandidxon hazitte dau. Hiru urtekin, aitte barik geldittu zan ta tia batek, beren alabiekin hazi aben, Loli. Tratu haundidxe deku oin be. Ba arkalekin hazi zien. Ta horren tio bat etorten zan, Pablo euken izena, amen lehengusu karnala, faja baten moduen eindde ezta gorputzien? Gabardiñie. Ta hor fajan ba tira batzuk honan eindde, nik ez dakit. Akordetan naz, ezta? Tirak. tirak eindde. Ta hamen tiran barruen, ba babie ahal dabena eruen. Ta ipintten aben gabardiñie ta jueten zan.
- Isabel: Potolo- potolo.
- Feli: Bai. Ba jueten zan zerera, trenien. Boltsak holan eindde. Ta gorputzien barruen sartute ta honantxeik. Sartu babie ta jueten zan Barakaldora. Estraperlo hutse. Egoten zana beti halantxeik.
- Isabel: Ta zer? Juaten giñien errotara Imazenera, eruen eziñik zorrue. Ta bueltan?
- Feli: Bueno, bueno!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia