Emakumeak herria garbitzera behartu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: DUR-032/025
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura
Transkripzioa
- Feli: Eske obligau eitten abien orduen. Obligau eitten abien, hartu behidxek, buztertu eta Durungoko kalietan eskonbruek kentzen. Eta gero frantsesetan emoten otsien milizianuen moduen jana. Han jaten abien. Behidxek han eongo zien, ez daitz ba zer jaten abien behidxek. Honenbeste ordu.
- Gizonak kartzelan euki eta bera?
- Feli: Bera? Behidxekin eskonbroak kentzen kalietan Durangon.
- […] eroan abien, ezta?
- Feli: Bai, bai.
- Seguruena Durangoko jentiek ez dakidxen gauza bat, ezta?
- Isabel: Batzuk jakingo dabe.
- Feli: Hor frantsesetan eon zien soldauek ta eukitten abien holango aparatotxu bat hantxe egoteko. Ze bai luzero eon zien; ze gu San Franziskure juaten giñien eskolara gero Maribi ta bidxok joaten giñien handik ta auki abien kaseta moduko bat eta beti eoten zan hantxe sartute soldau bat. Ta ama-ta luzero. Zuen amatari-ta ez otsien obligetan?
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!