Durango (Bizkaia)

Hainbat eta hainbat durangar elkarrekin errefuxiatuta

Hainbat eta hainbat durangar elkarrekin errefuxiatuta Bonbardaketa ostean, Feli eta Isabel bakoitza bere etxekoekin joan zen Begoñara eta Karrantzara. Karrantzan batu ziren gerora denak. Hainbat eta hainbat durangar egon ziren elkarrekin bertan. Egunkarietako paperak erretzen zituzten. Urez betetako balde handi batean sartzen ziren denak. Ebakuatuta zeudela, ez zuten goserik izan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketa ostean, Feli eta Isabel bakoitza bere etxekoekin joan zen Begoñara eta Karrantzara. Karrantzan batu ziren gerora denak. Hainbat eta hainbat durangar egon ziren elkarrekin bertan. Egunkarietako paperak erretzen zituzten. Urez betetako balde handi batean sartzen ziren denak. Ebakuatuta zeudela, ez zuten goserik izan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero zelan alkartu ziñien?
- Isabel: Jakin geñulako nun dauezen honek. Guk jakin geñun nun dauzen.
- Ta zelan jakin zenduen ba?
- Isabel: Hoidxe bai ez dakittela. Beittu Josan, gureñe denporetan ni egoten naz pentsetan, zelan, zelan da? Nire amak eta aittek jakin abien ze jun giñien Begoñatik furgoneta baten, ama ta ni trastuekaz. Ta aitte juen zan trenez behidxegaz.
- Zuek be behi bat eruen zenduen?
- Isabel: Klaro baiña ha trenez behidxegaz ta ama ta ni, furgoneta baten geure katxarro zaharrokaz.
- Karrantzan nogaz alkartu ziñien orduen?
- Isabel: Ba jakin giñun nora juen ta haraxaiño juen giñen. Honek eon zien lekuraiño. Ta gero gure atzien, Matilde-ta etorri zan; ze gu joaten giñen lekure, Matilde be ensegida eon zan. Begoñan eon zan.
- Matilde zan, Matilde Zabarte, ezta?
- Isabel: Klaro. Isabeltxun-ta ama. Ha, jun zan Ba Jesusagaz; koiñetie zan, Javi hil zanagaz ta Maria Jesus juen zien.
- Maria Jesus be, Zabarte, ezta?
- Isabel: Klaro, bai.
- Jesusan apellidue badakizu?
- Isabel: Jesusana? Gerenabarrena.
- Nortzuk gehiago jun ziñien han Karrantzara?
- Feli: Larogeta hamar lagun eon giñien- ta. Nire oingo gizona dana.
- Orduen, Urretatarrak?
- Urretatra danak, bai. Bizenta, Kaiko Angel “eran novios con Vicenta”. Eta San Andresko harek mutil zaharrak.
- Isabel: Ez dakik, zelan da? Araneko Segunda, zelan eon zan Pedro Haundiaz ezkondute? Harek bidxek: Remigio ta Pedro. Mutil zaharrak zien orduen. Harek be bai. Ez dakit nundik harek agertu zien.
- Feli: Harek bazkaitten abien, honek koillara normalak eukitten geñuzen. Baiña harek, zerekuek, palodunek.
- Zurezkue?
- Isabel: Zurezkuekaz. Ez naiz hori, akordetan ni.
- Feli: Goserik ez giñun paseu. “Arroz con leche”, azukrerik ez euen ta limoie botata “hasta hinchar”. Arroz kon letxie jaten giñun.
- Eta okerkeridxek be eingo zenduezen zuek bidxek?
- Isabel: Feli, zenbat fumeu geñun, periodiko papela ipiñitte?
- Feli: Ta txori harrapetan. Mutillek ez oskuen ixten euren ondora jueten.
- Isabel: Baiña gu juen. Neska pillo bat ganien ta bueno. Zenbat burruka, Feli? Papela, periodikue hartu ta batu-batu eindde fumetan.
- Feli: Honei arrimetan itxi bez, ta oin beittu, gizona.
- Klaro, ume pilla bat egongo ziñien?
- Feli: Ba klaro. Gu lau ta hau bost.
- Isabel: Ta bestiek? Bueno, zerak be, eon zien.
- Feli: Apin-ta be eurek kuadrillie zien. Aber Mari-t, Bizenta ta.
- isabel: Kaiku, ama ta neska bat zan, ezta han egon ziena? Kaikun ama ta zelan eken izena? Neska bat.
- Feli: Eske hainbeste lagun egon giñien.
- Isabel: Eta zeranak be eon zien: Lejarretak be eon zien. Lajarreta? Klaro, “Lejarretas”.
- Feli: Ta zan saloi haundi bat lo eitten geñun lekue.
- Isabel: Bai, dana koltxoie.
- Feli: Ta ipintten abien han, balde haundi bat. Antiguamente, ez dakizu zelan izerak lejiai ipintten otsien? Halakoxe balde baten. Ta ume guztidxek hantxe txize eitten. Bixamonien hartu ta landara.
- Isabel: Landara, “Abono”.
-Feli: Klaro, hori akordeten naz. Ilusiñue zer eukitten giñun danok ganien txize eitteko. Erropak, lejiatan ipintten zan baldie, antiguamente, harek haundidxek? Halakoxe bat ipintten abien. Baiña jan, goserik sekule be ez; ze hemendik be, txarridxek hildde, jenerue. “Por ejemplo” txorizuek eta solomue eta hori dana, oridxo artien sartute, potietan. Jan ondo eitten geñun.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia