Begoñatik Gernikako erasoen berri
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: DUR-032/018
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Aber, zuek Bilbora juen ziñen orduen, zuen senitarteko batzuen etxera?
- Isabel: Bai. Ez dakizu zelan euken izena? Ai zelan zan? Lehengusue, ha Begoñakue? Jose, ai, ez naz oin…
- Feli: Badakit, famelidxakuen bat eon zana, han Begoñan.
- Isabel: Bai, lehengusue. Bai eta gu, hara juen giñen. Jose… Zelan euken izena? Bueno…
- Begoñara, ezta?
- Isabel: Bai, gu geu Begoñara.
- Feli: Gu, ganauekin…
- Isabel: Gu behidxekaz Begoñara. Harek eukien baserri-etxie. Behidxek euki abiezen eta hara juen giñien. Ta gero han, handik ikusi geñun guk, Ba zelan da? Ibilli zien. Bonbardeau abienien Gernika? Gu holan zanga zulo baten, zan pasue ta han holan ure pasetan zan ta han azpidxen egon giñien. Ta han ure ta handik, ikusten zan: “ri-ri-ri”, zelan bajatzen zien, zerak. Zelan da?
- Feli: Aeroplanuek.
- Isabel: Aeroplanuek Gernikarako. Ta gero gaba izen zanien ya, ikusten zan holan, gauze gorri bat. Esan zenkien sue dala. Eta esan abien Gernika dauela suten.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!