Hitzartutako ezkontzak eta doteak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-032-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Feliren gurasoak hitzartutako ezkontza baten ezkondu ziren eta 3.000 pezetako dotea izan zuen bere amak. Horrelako hainbat kontu egoten ziren garai hartan.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Andoni Barreña - Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: DUR-032/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
- Feli: Ta gero, zelan gure aitte jueten zan Montecalvora tratan.
- Isabel: Iratan klaro!
- Feli: Ba handik ipini eutsien ezkontzeko gure aitteri, Buztintzako…Aitteri, ezkondu daitten. Bodie ein dabien, famelidxek. Oromiñotik etorri zan.
- Isabel: Tia Bittori, Buztintzara.
- Feli: Buztintzara ezkondu zien, orduen julixuen? Karmen egunien.
- Urtie?
- Feli: Hogeta zenbat urte gure amak, euki abezen? Hogeta zazpi urte pentseten dot euki abazala.
- Isabel: Bai baia ezkondu? Juan, jaixo zan San Juan egunien. Oseake, ba urtebete ariñau. Ta Juane, oin lau ein dittu, larogeta lau.
- Feli: Larogeta lau San Juan egunien. Nausidxena da Juan.
- Isabel: Amagaz. Iguel, bardiñien, urte bardiñien izen zan?
- Feli: Zelan, gure amari hil jakon aitte azidentien, ipiñi otsien umieri, ez dakit zenbat zien, hiru mille pezeta-edo, orduko denporan. Dotie bateroren batek ez dakizu zelan zertzen dien? Ezkondu zanien, ba Buztintzara jueteko, harek diruok entregau ein biher izen abazan /bizabazan/
- Isabel: Nun, Buztintzan?
- Feli: Klaro. Lehen haxe zan. Tio Benitto zerien be bai; Abadiñon ezkondu zanien, ezkondu zienien eta etxie ikusten joan zanien, egon zan bedar-sikue be, honenbeste balixo dauela-ta trato batzuk, bueno! Ordun esan abien, zelan? Hainbeste diru emon biher guk honenbeste bedar-siku hemen dauelako? Bapez! Ta Izurtzara, hara ezkondu zien. Ezpabe, zure aitte hara baserri-etxera ezkonduko zan. Orduko denporan, holakoxe gauzak egon zien-ta. Bai. Honenbeste arroa bedar-ta. Nik tia Petrari entzunde.
- Isabel: Ba nik hori, sekule ez dot entzun.
- Feli: Tio Benito zan, Abadiñora ezkontzeko.
- Isabel: Bai, baserrire. Haidxe zan basarrireko.
- […] bizi ziren.
- Isabel: Klaro.
- Feli: Bai, baiña ez abien hainbeste diru emon…
- Isabel: Nik amari entzunde badeket, ez dakit, zelan da? Egunien, ez daitz zenbat ardau-ta eskatzen ebazala tio Juanek. Hara ezkontzeko Ba zelan zan bera zelan geratzen zan han […]. Horrek gauzok, bai. Esan ebala amak: euri begire egongo dozak, horretako. Benga, fuera, esan otsola aitteri. Benga-benga, hamen ez dogu eitten ezebez- ta.
- Bueno, ta orduen Izurtzara esaten dabena da Tabira.
- Isabel: Tabira.
- Feli: Hori.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!