Miota eta Alza hotelak; kuba-libreak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-057 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Miota hotelaren eraikina osorik zen hotela, Alza hotelean, ostera, etxebizitza batzuk ere bazeuden. Alza hotelak azpian "la cámara del gas" deitzen zioten lokal batzuk zituzten. Pilotariak, zesta jokalariak, frontoira etortzen hasi zirenean, beraiek ekarri ei zuten kuba-librea Durangora Ameriketatik.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: DUR-028/057
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak , Aisia » Taberna giroa » Hotelak eta pentsioak , Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- Gero Hotel Miota zan etxe guztidxe, Hotel Alzán lez. Bibiendak, bibiendaik ez zeuen Hotel Miotan, dana eurek euken hotela. Alzanien bibienda batzuk baeuezan, ba igul eukezan eurek pisu bi edo eta behekue, ta gero horrek eukien lonja behien, “la cámara del gas” esaten utsiena. Hamen pelotaridxek, honek zestakuek, hasi zienien hona etorten, hemen frontoien, Durunguko frontoien zestan, astien funziño bi edo hiru be oten zien. Ta Deportibo Bilbokue, Euskalduna, palako, “Frontón Euskalduna” itzela zan. Ta bota abienien horra, afizinue eukenak horra etorten zien, ta orduntxik etorri zan zesta puntatik, Ameriketatik etorri zien, Café Piedra, Miguel Piedrak. Ta orduen iguel hiru-lau, ta gero ba kuba-libres ta kuba-libres, ba horrexek pelotaridxek ekarri abien hona. Bai, koka-kolie nik ez naben ezetu gerra aurretik, baina koka-kolie honek Odiagak zerbezie euken, “y ya sabes, una placa de hojalata ahí de Coca-Cola”. O sea zozer egongo zan, baia gero gerra ostien ez euen. Ameriketatik ez euen dolarrik hamen erosteko ezer, ta ez euen Coca-Colaik hemen, ta honek zestakuok, Ameriketan euezanak Miami ta hor aldien, ba horrek ekarri abien “la cuba…la cubalibre. La cubalibre de… ¿cómo era? De…”
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!