Durango (Bizkaia)

Intxortatik Durangora

Intxortatik Durangora <p>Nazionalek lehenengo Otxandio bonbardatu zuten. gero Gasteiz, Iru&ntilde;ea eta Donostia hartu zituzten. Donostiatik Intxortaraino (Elgeta eta Elorrio artean) etorri ziren, Durangoranzko bidean. Garai-tik ikusi zituen Intxortako erasoaldiak. Borrokan zebiltzan asko ez ziren berriro agertu. Durangotik, karlistak-eta Gasteiz aldera joan ziren. Francok Afrikatik ekarritako soldaduek denetarik osten zutela dio. Soldadu asturiarrak oso gazteak ziren eta jateko bila joaten ziren baserrietara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nazionalek lehenengo Otxandio bonbardatu zuten. gero Gasteiz, Iruñea eta Donostia hartu zituzten. Donostiatik Intxortaraino (Elgeta eta Elorrio artean) etorri ziren, Durangoranzko bidean. Garai-tik ikusi zituen Intxortako erasoaldiak. Borrokan zebiltzan asko ez ziren berriro agertu. Durangotik, karlistak-eta Gasteiz aldera joan ziren. Francok Afrikatik ekarritako soldaduek denetarik osten zutela dio. Soldadu asturiarrak oso gazteak ziren eta jateko bila joaten ziren baserrietara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamen bonbardeue hamen Otxandidxon on zan lehenengoko esto, Otxandio, ta Otxandidxotik gero nazionalak Bittoridxa hartu abien, Bittoridxa ta Pamplona ta Donosti. Ta Donostittik etorri zien Intxortaraiño, hor frentie zabaldu zan Ondarroatik Intxorta, Otxandidxoraiño. Otxandidxo ta Villarrealera egon zan, geratu zan, hori izen zan hillebetien edo bien hartu abien, julio ta agostuen, ta gero on zien “hasta, hasta abril” geldi. Intxortako bonbardeue Garaittik ikusten naben, ha gogorra izen da ha, e! Auzoko batek semie euken han, ta euen eurek han, idxe hirurogeta hamar urtekue triste han bonbardeuen han, bakidxien semie han zeuena ta, ta gero heridute Bilbora pasau zala enterau zien. Ta gero asko hil zien hor, ta nire Odiagan lagun bat, ta sekule be ez dienak agertu, ez dakitt, hori hor Otxandidxon esto. Ta gero hametik pasetan zien Bittoridxara jentie, karlistak edo pasetan zien Bittoridxara, asko.
- Ta sartu nundik sartu zien hogeta zortzidxen? Apirillan hogeta zortzidxen.
- Ba gero apurtu abien “el frente este, del Intxorta” hori, ba danetik, Oiztik be bai. Esate abien Oiztik, “a los paisas, a los de África”, Francok Afrikatik ekarri zittuen tropie ta pasetan ziela, bialdu abiezala handik, ostantzien sakieu eitte abiela. Oin andrak badaroie ba praketan holan boltsa bat-edo botata? Holakuek usate abiezan “y que llevaban allí pues la dentadura que le habían quitado a un muerto, y de saqueadores cien por cien”.
- Ta hemen sartu zien Pinondotik?
- Ez.
- Ez zan egon…?
- Nik ez dakit, hortik ez dakitt. Ni Garaiko gauzek dakiaz. Andikoatik etorri zien, Garaiko Arroittetik ikusten da Andikoa eta danak, ta etorri zien “el día veinticinco”. Ta batzuk geratu zien han, ta asturianuek desbandadan ebizen gaztiek, hondiño “de la quinta del cuarenta y dos”-edo horrek, ta harek gosie eukien, ta etorten zien basarrire, “tal algo”, ta emon eitten geuntsen. Honek bombas de mano ekarten, itxitte abiezan han botata lurrien, ta emoten bageuntsen jaten ba, ez eben ba ez ebien ezer. Ta billurre euen ba zeuzer eruango ete zerien, ta geratu zien hor behien, Arrierrekan geratu zien. Ta esan, “¡coño!, a ver si no suben hasta Garai”, ta ordenie dekela haraño. Ta gero “el día veintiséis” etorri zien lau kamio, lau /pentsetot/ pentseten dot, “de de esto tanques no, tanques no, camiones reforzados, anti…”.
- Militarrak.
- Kamioietan hantxe etorri zien, ta on zien, nik ikusi nabezan ta ogi zuridxe ekarten abien, joder! “Pues un manjar para entoncesa”.
-Normalien baltza izeten zan, baltza izaten zala txuskua.
- Baltza.
- Bai, orduen, ta gero be bai, gerra ostien bebai, hamen be bai. Baia gero horrek ogi zuridxe ekarri abien, ta jatekue ta danak emoten oskuen, orduen jenero gehidxau, gero txartoau on zan gerra ostien, bueno, gerra denporan. Gerrie “del treinta y seis al treinta y nueve”, hiru urte izen zien. Ta hamen beratzi hillebete izen zan gerrie, gero ostie pasau zien aurrerutz, hamen Idxorretatik eta batetik, eta hortik. Ta gero ba, ba tropie hamendidxik etorri zen, han euezan, ta han pasau giñien. Ta gero ba…

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia