Artekaleko etxeak bonbardaketan zutunik
Beraien etxera kanoikada bat sartu zen, gaztelutik botatzen zituzten kanoiak. Bere ustez Artekalen ez zituzten etxeak bota bonbardaketak komitea zegoelako. Elizak, ostera, bota zituzten, batailoiak egon ziren-eta, eta biltegi moduan erabiltzen zituztelako.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:02:27
- Erref: DUR-028/029
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Eta orduen zuen etxieri teilatue be ez dotsien apurtu?
- Ez, ez. Apurtu bai, ametrallau abien. Kañonazo bat bai sartu zan etxera, bigarren pisure. Gaztelutik botaten abiezan esto, ta hori libre euelez, lehen ezeuen etxie hori ba, bajue zan, ta Gaztelu, Gaztelu bakizu? Ta botaten abiezan esto, honek be ezetu dau marku beten metrallie. Bai, komedorien geunken hau estufa berotzeko, zelan da? “Estufa francesa” esaten eutsiena, tximinera frantsesa, ta ha be apurtu aban eta zan “de hierro colado”.
- Zuek pribilejiauek izengo ziñien, ezta? Ze jende gehidxenari etxea apurtu otsien.
- Artekalien ez.
- Artekalien ez?
- Artekalien ez, Goidxenkalien bai. Goidxenkalien be etxe eder bat euena hor, ta gero horrek txaletok, harek bidxok bai, txaletok.
- Ta Artekalien zeba ez? Kasualidadie-edo?
- Ba “comité” gorabeheran /pentsot/ pentseten dot ni zala hori bonbardeuoi.
- Zuk pentsateozu apropos ein abien?
- Bai ba, botata be harek ez dabez botaten “a bulto”, e!
- Orduen zelan bota abien elizie-eta?
- Karlistak izena bai, horrek esplikaziñue nik dekat entzunde, nik liburu gitxi historidxakoak asko leidu eitten dau ta nik ez, nik “de esto” dakit. Hor egon zien, o sea, “batallón de esto, de milicianos”, ta aukien kuartela hor.
- Nun hor?
- Ba elizetan!
- A, elizetan!
- Eliza bidxetan, ta ez dakit eukien “víveres” edo “algo” be bai, ta gero etor zien, eurek konpondu zien, ez dakit, PNVegaz edo dana halakuaz, ta kendu ein abien. Ta bidxen bittartien ez zabiela euki konozimientorik, ta bonbardeau ein zala. Hori esakerie da, ez dakit egidxe dan edo guzurre dan.
- Almazena moduan.
- Eta dana ametrallau, o sea, materidxal guztidxek. Kañoiek edo fusillek edo dana dalakuek, ba…
- “Intendencia” esaten dana.
- “Intendecia”, ta gero bai. Gero kañoiek eta euko abiezan.
Egilea(k): Oihane Amantegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!