Domeketan ezin lanik egin; abadeen indarra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Domeketan ezin zen lanik egin. Orozketa (Iurreta) don Jesusekin bizitakoak gogoratzen ditu. Soloan lanean egon eta abadea azalduz gero, lanak utzi eta muin eman behar izaten zioten eskuan abadeari. Abadeari "jauna" esaten zieten.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:03:47
- Erref: DUR-027/033
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Euskara » Tratamenduak » Berorika
Transkripzioa
- Klaro hor erlijiñoak aginduten eban, ezta?
- Don Jesus Orozketako abadie ezautu dok hik?
- Bai
- E?
- Arizaga.
- Baiña ezeutu dozu?
- Bai, hori bai.
- “¿En vivo? En vivo, no has conocido tú”.
- “En vivo”, ez. Ezagutu naben hango mutil zaharra bizi zana, han.
- Kapanaga.
- Bai.
- Ba, ha eindde dau, ibili, ba, domeketan aitte Menedizabalenien biherrien. Ta domeka goidxetan iguel ba, soluen biherrien, etorri ta: “eh! Domeketan ezin leike biherrik ein eh! Ta ez bazouzue etxera, multie botako dotsuet!”. Kauen, “vaya cura”, kauen la ostra. Ta eindde nau ni, itturran ibilli, itturran bakizu zer dan?
- Bai.
- Ez dakizu zuk itturran…
- Badakit zer dan.
- Bueno, itturran ibili, behidxek geratu ta juen ta mun emotie abadeari. Obligao. Sekule be ezetu dozu hori?
- Ez.
- Entzun bez.
- Entzunde bai.
- A entzun dozu? Bueno.
- Ta abadeari be berba zelan eitten otsezuen?
- Zu.
- Zu?
- Jauna.
- Zu, ez abadeari?
- Jauna.
- Berori?
- Berori. Hori, diaridxo kafie hartzen Lapikonera. Lapiko ezetu dozu?
- Bai, hori bai. Hori, oin bankua.
-Exato, exato, exato. Haraidxe. Ta Juan Txikidxe deitzen otsona, Orozketako baserridxek, baserri […kue], itxaroten otson hortxe Ortizen onduen. Ta bidxek jueten zien trenbidatik holan heldute, jueten zien. Harek abadetik ez zeuken, zero.
- Gitxi?
- Ganeko erropa.
- “Exacto”. Exacto”. Ta harek euken domiñeute Orozketa guztie. “Bajo él”. Arratsaldeko lauretan, erresoraridxora. Ez zienak jueten izendeute. “Ez zara etorri, e? Errosarixora, e? Bixer etorri”. Baserri guztiek, beran azpidxen ta bera goidxien kazan.
- Dana derrigorra, orduan?
- Dana. Esteban Bilbao be. Ez harek zero. Esteban Bilbao jueten zan ha; Orozketa, Orozketako herrire, Santidxau egune. Esteban Bilbao.
- “Presidente de las Cortes?”
- “Presidente de las Cortes, que esté donde tenga que estar”. Bueno, ha mutil zaharra be, Kanpanaga, ezetu dozu? Zuk ez zendun ezetuko. Kapanaga, ez zeñun ezetu.
- Bat, ezeutu naben hor mutil zahar bat. Ez dakit, andra zahar bat ta mutil zahar bat.
- Bai ba! Kanpanaga mutil zaharra.
- Argal-argal bat.
- Bai, mutil zaharra zan. Horrexek agintzen abien, Orozketa guztien. “Vaya historial”.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!