Durango (Bizkaia)

Torrelavegan errefuxiatu

Torrelavegan errefuxiatu <p>Torrelavegan pabilioi batean 80 bat pertsona egon ziren. Abioiek zelan erasotzen zuten eta txiza egiteko balde bat zutela du gogoan. Ez ziren eskolara joaten eta lanik ere ez zuten egiten. Gose asko pasatu zuten, oso txarto egon baitziren bertan. Errazionamenduko jatekoa zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Torrelavegan pabilioi batean 80 bat pertsona egon ziren. Abioiek zelan erasotzen zuten eta txiza egiteko balde bat zutela du gogoan. Ez ziren eskolara joaten eta lanik ere ez zuten egiten. Gose asko pasatu zuten, oso txarto egon baitziren bertan. Errazionamenduko jatekoa zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Torrelavegan ta Karranzan egon ziñenien-eta nun bizi ziñien zuek?
- Baserridxek euezan altura baten ta hantxe. Aeroplanuek etorten zien eta sartu zerien, zangan ta hantxe. Ni eindde nau Torrelavegan Biernoselen egon giñien gu, Biernoles, ta zanga baten, ez nok ahaztuko sekulo, sekulo zanga baten: “ti-ti-ti-ti”, balak. Bonbardeetan. Bueno, historiala bueno, bueno. Gero, etorri giñien hona, ba, horrexek agintzen abien horrek.
- Eta han Torrelavegan ze egon ziñien, jente asko etxe bardiñien edo?
- Egon giñien pabilloi baten larogei-edo. Han, honako balde haundi bat, txidxe eitteko. Hondiño akordeten nok, txidxe-ta eitteko balde baten, mekauen. Bueno bueno, ez dot…
- Andrazkoak, nun eitten abien, ba?
- Ahal dan lekuen. Han euen balde haundi bat txidxe eitteko, mekaguen la ostra, “no quiero ni pensar”.
- Eta han egon ziñen bittartien-eta eskolara joan ziñien?
- Eskolara? Pentsau bez, eskolara!
- Ta zer eitten zenduen, han?
- Egon, hantxe, paiaso batzuen moduen. Hantxe egon.
- Biherrik-eta ez zenduen eitten?
- Biherrik, ezebez. Haintxe.
- Ta zuen aittek-eta biherrik ez eban ein, han?
- Bapez, bapez, biherrik pentsau bez biharrik.
- Eta hau nundik hartzen zenduen ba, jatekoa?
- Herrittik, herrittik ahal dana; ze, obispuk baiño gose gehidxau pasau giñun guk, han.
- Bai?
- Bueno!
- Orduen, obispua baiño izen bazan, askorik ez?
- Ez. Obispue, esakera bat da hori. Baiña jo, mekauen dios! Ez juat /etxuat/ pentsau be ein gure.
- Ta txarto paseu zenduen Torrelavegan?
- Oso txarto, oso txarto. Gero etorri zan lege bat ta ekarten oskuen paellie ta horrek geuzok. Dios, zelan euken izena?
- Razionamentue-edo?
- Razionamentue, razionamentue. Ta ha etorten zanien, “capitán general”. Guk, jan biherra! Ointxe jatok andrie.
- Eta ogirik-edo? Ogidxe?
- Bai. Ogidxe be handidxeik ekarten abien, baiña txuskuek, honako txuskotxuek. Ikustien batera, janda, ikustien batera.
- Gozue zan?
- Ba, baltza. Ogi baltza. Ai, hori, ogi baltza. Ai hori, ogo baltza, zer baiño bastuaue, baiña guk jan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia