15 ogerleko buruko kartzelatik ateratzeko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: DUR-027/015
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Ta nik anaidxa bat bakarrik euki dot ta hiru arreba. Azkunan ama, beste arreba bat eta anaidxiek Frantzidxera eskapau abien. Handik etorri zien ta kartzela sartu abiezan. Ta hauxe baiño zuridxau buruek, pelaus, ta karzelan. Ta karzelatik etarateko, hamabost oerleko bakotxak. Ta gure etxien ez ez euezan hamabost oerlekorik. Neure tia bat, familiatik aberatsena haidxe zan, orduen be, zenbat eukiko aben ba? Harexek emon abazen hamabost oerleko, bakotxa pagetako. Ta gero gazteidxe ezer esan e! Lantxa bati zertu abien. Lantxa bat ipini abien errekan ibiltteko […].
- Errekamunan?
- Bai, Errekamunan. Hortik barriro karzelara, “reunión clandestina” eitten abiela-ta, barriro karzelara. Bueno, ez dot segidu gure ze, bueno, bueno.
- Ta ze, laurek barriro karzelara joan zien?
- Karzelara barriro.
- Baiña hori, ze urte zabiz esaten, zan hori? Gerraostien, berrogeta pikuan?
- Ba, “el treinta seis”, zan gerrie. Ta horrek ein ozen /eiñozen/ hiru bat urte. Karranzan ta Torrelavegara etorri giñenien, treinta y nueve-cuarenta.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!