'Vuelta de España' ikusteagatik lanetik bota
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beharren hasi zenean, 14 urtegaz Olman lantegian, eguneko 1,5 pezeta irabazten zituen. Bertan zegoela, Vuelta de España ikustera joan zen; bueltan, lanetik bota zuten.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: DUR-027/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Fundizioa
Transkripzioa
- Ni biherrien hasi nitten, “uno cinquenta” egunien. “Ya está bien ¿e?. Una cincuenta”. Eta akordetan nok, pezeta bire altxau oskuenien, bo! Hamalau urteaz hasi nitzen biherrien ni.
- Nun hasi ziñen?
- Olmanien. Olman.
- Eta ze eitten zendun han Olmanien?
- A ze biher? Ba, piezak fundiziñuen zertzen zienak, haidxek apartau te holakoxe geuzak. Inportantzi bako gauzak.
- Ta zenbat denbora ibil ziñen, han?
- Ha, pasau jaten? La Vuelta España etorri zan, Ez etxiat nok irebazi juan ha etapie. Potijo bat hartu ta Kurutziagara juen nitten karrerie ikustiarren. Bueltan etorri ninttenien, despedidu ein ostien /eistien/. Ta gehidxau ez nitten juen biherrien. “Me han despedido pero no vuelvo”. Ta ez nitten biherrera juen.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!