Durango (Bizkaia)

Arto-bizarrak erre

Arto-bizarrak erre <p>10 urtegaz-edo hasi zen arto-bizarrak erretzen, gozo ez izan arren. Emakumezkoak erretzen ikustea ez zen ohikoa. Tabako marka desberdinak egon arren, beti erre du. Gerraostean estraperloan ekartzen zuten tabakoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

10 urtegaz-edo hasi zen arto-bizarrak erretzen, gozo ez izan arren. Emakumezkoak erretzen ikustea ez zen ohikoa. Tabako marka desberdinak egon arren, beti erre du. Gerraostean estraperloan ekartzen zuten tabakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zenbat urteaz hasi ziñen zu horretan?
- Bo! Hamar urteaz-edo, arto-bidxerra erretan giñun.
- Hamar urtegaz?
- Hamar edo hamabi urteaz. Ta hamen nau, larogeta lau eingo dodaz /eingoaz/.
- Ta ordun umiek erretie normala zan ala?
- Ez. Baiña mutil artien, mutil artien beti auen zera. Klaro.
- Zelan ipintten ziñun arto-bizerra, zelan zan hori? Aber, esplikau pixkat zelan.
- Arto-bidxerra ez dakizu zer dan? Arto-bidxerra ba artueri urteten dotson /urtetotson/ bidxerra, papelaz zertute, haxe fumau. Ta kañaberien modukue be erreten zan. Ez dakit kañaberak, kañabera moduen, ez dakit ze izen euken, horrexek. Ta palue ha be bardin. Etxauan dirurik-eta erosteko tabakue. Problemie hortxe jauk ba!
- Ta tabakoan erein ez zenduen erein eitten ala?
- Ez, ez hamen ez zan tabakoik ereitten.
- Hamen tabakoik ez zan ereitten.
- Ta zuek etxien aittek be, ez eban ereitten bez ezebez?
- Artue ta ba, babie ta garie eta horrek geuzok, baia.
- Ta zu holan hazi ziñen?
- Bai.
- Eta arto-bidxarrak bizidxoa sortuten aban ala?
- Ta txarra. Txarra, eztulke batien. Baiña haidxe. Lagun artien, orduen, andrak ez abien iñok be fumeten. Joder, andra bat ikustie fumeten zan, buenoo! Pekatue. “Fulana, le he visto fumar”. Pentsau bez andrak. Oin andrak gixonak baiño gehidxao. Nik ikusten dot eskolara eruten, ikastolara umiek godxien andrak, ta danak fumetan. “De dios!”.
- Baiña zuk zigarroa edo zigarro-puruek edo zer erre dozuz?
- Ez. Nik honakoxe txikidxek. Lehenau, zigarrue be bai.
- Ducados-ak edo?
- Bai. Ducados, gero urten joan. Ducados urte joan, zenbat urte dok ba Ducados urten dabena? Lehenau ez zoan /etxoan/ Ducadosik. Lehenau joaben zera, Celtas. Zera baiño txarraue. Bo!
- Ta halan da be, erre?
- Erre ta beti etxien: “ez eizu erre, ez eizu erre”. “Ba ez dot erreko”. Ta etxostera juen ta…
- Ta iñoiz ez da egon problemarik gerraostien-edo tabakoa erosteko edo estraperloan ekarten zan edo zelan izeten zan?
- Estraperluen ekarten zan. Estraperluen. Ta dekozun diru apurre hantxe.
- Ta nor ibiltzen zan hamen parajietan, estraperloan ekarten tabakoa?
- Karlista guztiek, karlista guztiek. Zera etorri, [burkada] bat etorri bazuan hoba danak garbitteko.
- Eta nundik ekarten abien tabakoa, badakizu?
- Nik ez dait nundik ekarten abien. Karlistak mekauen la letxe!
- Ta ze izeten zan, kajie-edo, zigarro-kajie?
- Ziarro-kajie.
- Ta zenbat? Zegan zan? Ez dekozu akorduen?
- Lau txakur haundi-edo. Baia hor, nok euken dirue ba? Ordun ez euen dirurik.
- Lagunen artien edo pakete bat erositte?
- Ta hoidxe, baia zainddute, zainddute.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia