Durango (Bizkaia)

Harakinarekin tratua

Harakinarekin tratua <p>Txahalaren prezioa harakinak jartzen zuen ez baserritarrak. Migel haundi harakinagaz tratatzen zuen. Hiltegia gaur egun Plateruena kafa-antzokia dagoen tokian zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txahalaren prezioa harakinak jartzen zuen ez baserritarrak. Migel haundi harakinagaz tratatzen zuen. Hiltegia gaur egun Plateruena kafa-antzokia dagoen tokian zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta txahalak-eta ez zenduezan saltzen karnazeruren bati?
- Klaro, karnazerueri. Orduen mataderue egin auen Olma enpresie, Olman onduen. Oin be han dau. Haraxe. Karnizeruek eurek ipini prezidxue, noberak barik. Eurek: “si quieres, tanto”. “Y tener que dar a la fuerza”.
- Ta ze karnazerugaz eitten zendun zuk tratue?
- Ze karnazerugaz? Migel Haundi. Oin be alabiek deko karnizeridxe, hor. Semiek harexegaz beti tratue. Kobretako txarto, beti “espera”. “Espera sí pero me hace falta”. Orduen ez euen diruik-eta! Orduen, txahal bat saltzeko, ya pentsaute zeunken hau erosteko edo bestie zertzeko; ez euen dirurik-eta. Karnizeruk be eurek be, txarto: ekonomikamente esan gure dot.
- Eta zuek mataderora ez ziñien joaten?
- Txahala erueten, txahala erueten sokatik. Orduen ez euen, kotxerik be ez euen orduen-ta. Orduen, sokie; kordelakin lotute mataderora eruten abien txahala. Ta gaur ezin leike eruen. Gaurko zirkulaziñue.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia