Durango (Bizkaia)

Pilotak eta panpinak

Pilotak eta panpinak Gomazko pilotak erosi egiten zituzten. Frontoian jolasteko pilotak, ostera, eskuz egiten ziren. Panpinak ere izaten zituzten.
Gomazko pilotak erosi egiten zituzten. Frontoian jolasteko pilotak, ostera, eskuz egiten ziren. Panpinak ere izaten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pelotak-edo ze, etxien eiñikoak laniegaz edo teliegaz-edo?
- Ez, erosittakuak. Hori be uste dot eitten ebela. Bai frontoian jokatzeko be holako pelotak eitten ebezela uste dot. Baia guk ez, gomazkoak erosten giñuzen.
- Dendia, ze dendan erosi? gogoratzen zara?
- Ene bada!
- Ta muñekarik-edo be eukiko zendun zuk.
- Ba bai.
- Ta zelakoak zien muñekak? kartoizkoak edo telazkoak-edo?
- Batzuk onak eta beste batzuk ez.
- Ta zein zan diferentzia? porzelanazkuak-edo izatia-edo?
- Ez, ez. Edo trapuzkoak-edo. Horrek egoten ziran erosten ziranak oso ederto einddakuak ta.
- Zuk eukitzen ziñun ohean ipiñita holako muñekaren bat-edo?
- Ez! Holakorik ez, nik ez dot aittu holako konturik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia