Durango (Bizkaia)

Durangon ez zen euskaraz berbarik egiten

Durangon ez zen euskaraz berbarik egiten Errepublika garaian Durangon ez zen euskaraz berbetan. Maitenak etxean baino ez du egin euskaraz, lagunekin ez. Behin eskolan esan zien beraiei etxean ez zietela uzten gaztelaniaz berbetan, baina hori ez zen horrela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-023-057 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika garaian Durangon ez zen euskaraz berbetan. Maitenak etxean baino ez du egin euskaraz, lagunekin ez. Behin eskolan esan zien beraiei etxean ez zietela uzten gaztelaniaz berbetan, baina hori ez zen horrela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan hemen euskeraz iten zan Durengon?
- Ez.
- Ez, hemen ez da ein iñoiz euskeraz ala?
- Bueno, euskera nortzuk eta zer.
- Bertakoak diñot, durangarrak. Nik badakit kanpotik etortzen zienak eta baserrittik bai eitten abien, baia kalian eitten zan euskeraz?
- kalian ez.
- Ez da eitten.
- Ez, ez.
- Zuk lagunekin erderaz ala ez?
- Ba bai erderaz.
- Erderaz eitten zenduen. Hori bardin zan gerra aurretik edo gerraostetik, bardin?
- Eta geuza arrarue erizten ostien otsien-edo, eta niri esan ostien behin kolejidxuen: "Tu, a vosotras no os dejan hablar castellano", ta "¡si nos dejan!" esan notsien nik. Ba bai jakiñe, izten oskuen, baia neure ama ba pixka bat ba ez dakit zer izango dan hau.
- Ta zuk Jonerekin beti euskeraz?
- Bai! guk gure artien beti euskeraz.
- Txiki-txikittatik be.
- Bai, beti, beti, beti.
- Ta amagaz ta aittegaz ta.
- Ba bai, beti. Gure aittena: "nire etxean euskera nagusi".
- Bueno baia hori esanda be izan leike aittak esan eta gero kasurik ez eittia...
- Bueno, ez, ez. Normal erizten gontsen, euskera eittieri normala erizten gontsen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia