San Antonio Urkiolakoa
San Antoniotako mezara jende asko joaten zen. Hiru gizon egoten ziren mezak hartzen. Abadeak dirua hartu eta iluntzean Otxandioko banketxera armatuta joaten zen. Parrokoak berak esan zion Urkiolako harria Otxandio aldetik ekarritakoa zela.
- Proiektua: Durangoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 05a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: DUR-004/030
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
- Urkiolan ni egonda nau, klaro albokuek zien, ta orduen mezak San Antoniouetan batzen zien, holankoxi jentie, ta batzen mezak batzen batzen egoten giñiezen hiru gizon, hamar terdi inguruen hamarretako ona ein ta gero han mezak batzen. Sei zaku, zakuetara dirue botaten zan, papelak, izena-eta, han ez euen denporarik izena hartzekorik, hango kontuek nok erungo ete ban, zemat meza juen zan ta zemat diru egon zan, parrokuek kotxien kargau, pistolie albuen ta Otxandidxora jueten zan bankure edo kajara dirue erueten, San Antonio illuntzidxen, hori neuk ezetute deuket. Urkiolak dekoz botuen kapillie -zuk iguel entzunde eukingo dozu- han egon zien ezkerrekaldien, altarien ezkerrekaldien, kapilla bat, lokal haundi bat, ze han zuritten-eta ibiltzen nintzen-ta, albañel moduen, ta han egon egoten zien aparato zerak botuek-edo sartzen bazien edo ez bazien, barkuek miniaturan ipinitte, kotoiek orratzak buru zuridxegaz buru baltzaz, nobidxo rubidxue edo morenue izen deitten, horrek danak ezetute deukaz nik han. Ta hori harridxori han aurrien dauena, horrek parrokuek esan eusten niri Otxandidxo alden batetik etorri ekarrittekue zala, ha bueltak-eta emoten jakozena-ta, harridxe.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!