Elizaren babesean sortutako Euskal Udalekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-149-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ikastolen Federazioak jakinarazi zien beren udalekuak ikastolako umeentzat zirela, eta talde berriaren planteamendua desberdina zenez, ez zituztela honen udalekuak babesten. Baziren errezelotxoak, ezkertiarrak zirela eta horrelakoak. Baina Euskal Udalekuak elizaren babesean sortu ziren; Manolo Beraza eta biak Beiretik joan ziren lehen meza ematera, eta leku berera itzuli ziren gero.
- Proiektua: Antzin eta Urdirozko udalekuen historia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Estepan Plazaola
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: DON-149/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Udalekuak
Transkripzioa
-Ta bueno orduako ya ba, Ikastolen Federazioa nik uste 70ean o 69an, esana zigula ba beak bazutela beren udalekua, bazutela beren planteamentua, beren ikasle (…) eta karo guk ikastola ya gainditu zutenentzat ikastolan ibiltzen zienentzat baldin bagenun udalekua ba, ezin zutela babestu. Eta guk ikusiko zer egin eta ba bueno ba erabaki genuen jarraitzeko, jarraitzea, eta halaxe jarraitu genun, baiña momentu hartan hiru etxetan.
-Baiña ikastolen babesetik aparte?
-Aparte. Bai bai.
-Sasoi hartan, Ikastolen Elkartea edo, zela(n) zegoen edo, ikusi eziñen batzuk zeuden?
-Gurekiko?
-Bai, bueno…
-Ikusi eziña ez dakit baiño holako susmo batzuk edo bazian bai, gu ze ote giñan eta ezkerreko jendea giñala ta, batzuen ustetan ba igual oso fidagarriak ez giñala alderdi hortatik eta… Kao baiño gure sorrera azken batean parrokian babesean izan zan, behar zien baimenak, bai udalekuak antolatzeko ta bai zeatzeko, dana parrokiak babesten zittuzten. Baiño bueno, hala ere ba, eta pentsa ba, gu, ni momentu hartan, apaizgai izan, apaiz egitera, Beiretik etorri nintzan, eta Beirera itzuli hurrengo egunean, eta Manuel berdin, Manuel ere bai, baiño hala’re ba bueno ez zuten konfiantza haundiegirik eta…
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!