Donostia (Gipuzkoa)

'Txirrita' eta 'Pello Errota'ren bertsoak

'Txirrita' eta 'Pello Errota'ren bertsoak <p><em>Txirrita</em> eta <em>Pello Errota</em>k goiz batean Andoainen elkarri botatako bertsoak abesten ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-148-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirrita eta Pello Errotak goiz batean Andoainen elkarri botatako bertsoak abesten ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, nahi baezu hasiko gea bertsuak kantatzen Txirrita ta Pello Errotanak. Zuk esan noiz.
- Bai, ba, ointxe bertan.
- Bueno, egun batian Txirrita gosaltzen ari emen zan Anabitarten bodegan, Andoainen. Ta Pello Errota pasa emen zan. Ta mutil gaztiak han ta: “Pello! Txirrita hor ziok!” E? Jun emen zan atetik ta bertsua:

Nik bezelaxen esango dute
begira dauden guziyak
horretarako lagun bihar du
jangoikuaren graziyak
ez gera alkar menderatzeko
asmuarekin hasiyak
mantentzeko hainbat ez dira aurtengo
hargiñen irabaziyak.

Hargiña baizan. Ta Txirritak bueltan:

Hitz egin zazu bihar dan bezela
mingain gaixtoko trastia
askoz gehiago egin dezu
hargin guziyak nahastia
bai al dakizu nola dauzkazun
haurrak eta emaztia
zure errotako laka pizar hoik
ardotako hainbat ez dia.

Beste batian, herri koxkorren batea […] emen zian Pello Errota ta Txirrita, biyak. Eta Txirrita, ordun balkoitik balokira aitzen abizian herri koxkorretan, ta Txirrita balkoiyian zai jarri emen zitzaion. Ta Pello ere emen zetorren, ta goitikan:

Bertso eder bat kanta bihar det
balkoi hontatik kalera
hor datorren gizona horrek
ematen diten kolera
Astiasutik honera dator
gaur arronka jotzera
ni hemendik jaixten banaiz laister
jira bihar du atzera.

Eta Pellok behetikan. Eztarri txarra dakat, e! Eta Pellok behetikan:

Ez nuan uste mundu honetan
arrazoi hori bazanik
modu horretan ez da tratatzen
pasadizoko pertsonik
ez du esan inork arronka jotzera
gaur etorriya naizenik
balkoi hortatik jaitsiko ote da
ni jirako naun gizonik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia