Lezoko ikastolan ere arazoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:02:41
- Erref: DON-142/028
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
Hurrengo urtean, Patri Urkizuk lortu zian andereño postu bat Lezoko ikastolan, ta hasi zan kursoa eta ni hasi nintzan umiakin. Ta egin nuen lehenengo gauzetako bat zan juxtu gure gela zegoen aurrean egin nun baratza txiki bat. Bueno, ikusten dezu. Eta umiakin landatu nitun babarrun batzuk ta babarrunak ditut gogoan, ta beste gauza batzuk ere bai, gero ikusi ahal izateko, en fin, iruditu zitzaidan idea ona. Eta neraman bost o sei egun eta juntak nerekin hitz egin nahi zula. Jun nintzan eta juntan nere ikasle baten ama; ta ordun esan ziaten baillarako billera egin zutela eta han jakin zutela ni bota nindutela Egiako ikastolatik eta beraiek ezin zutela holako bat ikastolan izan eta kanpora. Eta esan nion: "baiñon, zure semea nerekin dago, zuk uste dezu gauza arraroren bat egin detela ba?", ezin nuen ulertu, eta esan zidan "ez, hori da okerrena, ze nola jarri dituzun babarrun zera hoiek? ba holakoxea zuk sartzen dezu hazia gure semeengan". Eta gero "a la calle", bigarren aldiz. Eta hor esan nionian amari, amak esan zian: "zoaz kanpora, ze aitari esan nion gauza bera"; kartzeletik ni jaio nintzanian aitari esan omen zion "guazen kanpora zeatikan hemen ezingo degu pakian bizi. Guazen Ameriketara, guazen" asko juten zian orduan. Ta aitak esan omen zion ezetz, "hemen norbaitek gelditu behar du". Eta orduan amak esan zian "zoaz kanpora, zeatikan aitari bezela gertatuko zaizu, ez dizute pakian bizitzen utziko". Eta esan nion "ez noa ba kanpora". Eta holako gauza pilla, oso... Arestik esan zian bigarren aldiz bota nindutenean kontatu nion... Ni jota, klaro, zeatikan lanik gabe negon, ezin nun alkilerra ordaindu, neretzat drama bat zan. Eta Arestik deitzen zian Urretagipuzkoa, txiste bat egiten zun, Urretagipuzkoa, harrek erderaz hitz eiten zun gehienez, idatzi esuskeraz, baiño nahigo zun: "el día que estos que te han echau manden, tú y yo exiliaus a madrid" esan zian. Bera hil zan lehenago eta ni ez naiz exiliatu, ez zun asmatu.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!