Donostia (Gipuzkoa)

Euskara kalean galarazia

Euskara kalean galarazia <p>Kalean euskara gutxi erabiltzen zen Herreran, Altzan asko. Soldaduskara joan zirenean, hogei bat baziren erdaraz ez zekitenak. Euskara galarazia ere egon zen: izebari ilea moztu zioten, euskaraz egiten zuelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalean euskara gutxi erabiltzen zen Herreran, Altzan asko. Soldaduskara joan zirenean, hogei bat baziren erdaraz ez zekitenak. Euskara galarazia ere egon zen: izebari ilea moztu zioten, euskaraz egiten zuelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kalian baiña, euskeraz…
-Kalian Altzan iten zan, kalian iten zan, baiño […] oso gutxi, bueno oso gutxi ez, iten zan baiño, gutxiyo. Altzakuak danak baserritarrak zian, baserritarrak danak euskeraz iten zuten. Ni goatzen naiz, soldauska jun, eta hemendik jun giñan, Getafea Madrida, ba ehun o holakon bat, eta igual izango ziran, ordun […] hogei o holakon bat, ez zakitenak erderaz, ez zakitenak eh, ta ala Madrida gurekin: “Ze esaten du honek?” eta, benga, bai bai. Ni goatzen naiz. Nik denbo gutxi in nun Madriden baiño, hemengo jendia asko jun giñan.
-Ta galarazi egin zuten, euskeraz hitz eitia?
-Bai bai bai bai. Leheno aitu gea hortan, eta ni goatzen naiz, izeba bat: “Ze pasa da?”. Ta: “Beira ze in nauten”. A rape, illia moztu, euskeraz iten zulako, o aitu in ziyon, norbaitek aitu ziyon o holakon bat eta, benga! Guri ez guri, txikiyak giñan, umiak giñan ta…
-Eta hori izeba hori, zer zan, donostiarra?
-Bai bai, Donostikua.
-Donostikua, hori ze pasa zitzaion, Donostian zentruan, ala nun bizi zan?
-Donostin, ez ez hua ez zan bizi, Altzan bizi zan, Altzan, Altzan bizi zan, bai. Baiña bueno. Eta, […] ona ez gogoratzia iya. Hoi gelditzen zaizu barrenen eta, ze pasa da ta: “Beira nola utzi diyoten, euskeraz iteagatik”. Bueno.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia